2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2026ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako aldaketa hau 2026ko gastu-aurrekontuan:
1/2026 aurrekontu-aldaketa: 66.022,45 euroko aparteko kredituaren espedientea, Beireko udaletxean igogailua jartzeko obra finantzatzeko (2026-2028 TIP), zeina finantzatzen baita Nafarroako Gobernuaren toki inbertsioen planaren 39.536,87 euroko dirulaguntzarekin eta gastu orokorretarako 26.485,58 euroko diruzaintzako gerakinarekin.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun naturalean, iragarki hau udal iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik, erreklamaziorik edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarrean jarriko da jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren. Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, osoko bilkurak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horiek ebazteko eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeinak indarra hartuko baitu behin betiko testua toki entitatearen iragarki-oholean argitaratu ondoren.
Beiren, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkateordea, alkatearen eginkizunetan, Sandra Monreal Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: L2607133