106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Energia berriztagarrien instalazioei lotutako materiala biltegiratzea eta aurrez landutako landare olioak ontziratzea eta etiketatzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Salix Energias Renovables SL eta Natalia Gorín Gorín.

Jarduera: energia berriztagarrien instalazioei lotutako materiala biltegiratzea eta aurrez landutako landare olioak ontziratzea eta etiketatzea.

Tokia: Murchanteko 2. poligonoko 2515. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Murchanten, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2607025