2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erregai-zerbitzugunea
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Bimanus SL.
Jarduera: erregai-zerbitzugunea.
Tokia: A karrika, 1. nabea, Barañaingo industrialdea.
Barañainen, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2607145