106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Txartelak eskatzea oilagorrak ehizatzeko. 2026-2027 denboraldia

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera ematen du salgai jartzen direla oilagorrak ehizatzeko banakako 19 txartel, zazpiehun eurotan (gehi BEZa) bakoitza. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkezten ahalko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Batzarrearen bulegoetan (Aezkoako etxea-Aribe) daude, interesdunen eskura, bai eskabide-eredua, bai baldintza-agiria, zeinak arautzen baititu txartelak emateko prozedura eta haien aprobetxamendua. NA-10418 zenbakidun ehiza-barrutia.

Ariben, 2026ko maiatzaren 13an.–Batzarreburua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2607020