2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketa, Pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2026ko apirilaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Erronkariko Ibaxaren pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erronkarin, 2026ko maiatzaren 15ean.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2607132