106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalak, 2026ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Kontuan izanik behar bezala erregistratutako idazki bat aurkeztu zela (espedientean jasota dagoen bezala), zeinaren bidez eskatzen baita izapidetu dadila transakzio-hitzarmen bat Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko, aprobetxamenduaren titularraren lurzatiari dagokiona, konpentsazio ekonomikoaren formularen bidez.

Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.

Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an.

Aintzat harturik eskatzaileak sinatu duela banakako transakzio-hitzarmen bat, zeina onesten baita. Hitzarmen hori, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen ditu aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak.

Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2026ko maiatzaren 7an emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa).

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmen bat, Corellako Udalaren eta interesdun honen artean:

1. Javier Fernández Ruíz (16. poligonoko 603. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2024/1.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea erabakia, hilabetez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erabakitzea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari igorriko zaiola espedientea, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets dezan.

Laugarrena.–Agintzea, hitzarmena behin betiko onetsitakoan, hura formaliza dadila eskritura publikoan, herri-ondasunetan izandako aldaketak jaso eta inskriba daitezela jabetza erregistroan, eta izapidetu daitezela katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa.

Corellan, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2607186