106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizial batzuk eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Giza Baliabideen Zuzendaritzako unibertsitate-masterra ezartzeko.

Proposatutako tituluaren aldeko ebaluazioa egin du Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA), eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Era berean, Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulu berria ezartzearen aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Giza Baliabideen Zuzendaritzako unibertsitate-masterra ezartzeko baimena ematea.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan.

3. Erabaki hau Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2606990