2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
0000048-2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Udalaren jarduterik ezaren aurka, ez ordaintzeagatik 2021eko urriko, azaroko eta abenduko fakturak
Administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri da Antsoaingo Udalaren jarduterik ezaren aurka, ez ordaintzeagatik 2021eko urriko, azaroko eta abenduko fakturak. Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (2. plaza), bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. puntuetan xedatuari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2607028