106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Kirol jardueretarako prezio publikoak 2026rako

Altsasuko Udalak, 2026ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (abuztuaren 16an) argitaratutako prezio publikoak, honako hauei dagozkienak: Zelandi kirolguneko abonuak eta eguneko sarrerak, 2026rako, igeriketa-ikastaro trinkoak, 2026rako, Dantzalekuko igerilekuak, 2026rako, eta lehorreko eta uretako kirol-jarduerak, 2026-2027 aldirako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2607155