2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
25/02245 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko ibien behin-behineko erroldan sartzeari buruzkoa
25-02245 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Pedro-Luis Miguel Monterok Nafarroako Administrazio Auzitegian, bere izenean eta beste batzuen ordezkari gisa, 2026ko ekitaldiko ibien behin-behineko erroldan sartzearen aurka.
Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Beriainen, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2607002