106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Arroparen eta osagarrien salmenta

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 1798/2026.

Jarduera sailkatuak: arroparen eta osagarrien salmenta.

Sustatzailea: Halfprice España SL.

Tokia: Intxaurdia kalea 5, B14-B17 lokalak, 1188. lurzatia, 2. poligonoa, Uharte.

Uharten, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2607455