2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Jarduera lizentziaren eskaera. Gizentze puntua, modalitate estentsiboan
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Baraibar Zabaleta Asier eta Mikel SCA.
Jarduera: enpresak duen abeltzaintza estentsiboaren ustiapeneko biltegian gizentzeko eta bahitzeko punturako erabilera baimentzea.
Kokapena: 5. poligonoko 167. lurzatia.
Leitzan, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2607116