2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako
Antzingo Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.
2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ziren, martxoaren 17an, eta 30 egun baliodunez jendaurrean egon ondoan inork ez du aurkeztu erreklamaziorik edo alegaziorik; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2026rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta iragarkia osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da, eta aipatutako artikulua aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
–Zergak:
1.–Kontribuzioa: %0,23.
2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,80.
3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,30, aplikatuta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,23ko haztapen indizea.
Antzinen, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2607168