1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
95/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: SAT11273.
2025eko urriaren 17an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen "4599 L03 Aoiz-Urroz" izeneko 13,2 kV-eko linean orain dagoen 44. euskarriaren eta "4599 L04 Aoiz-Nagore" izeneko 13,2 kV-eko lineako 3011. euskarriaren (ordeztu behar da) arteko aireko loturako linea berrirako, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:
Aireko tartea:
–Orain dauden beirazko lotura-kateen ordez, bastoi luzedun lotura-kate berriak jartzea orain dagoen 44. euskarrian.
–C motako sareta-euskarri berriak, metalezko gurutzeta zuzena eta konpositezko bastoi luzedun lotura-kateak eraikitzea 3338., 3337., 3333., 3332., 3324., 3318., 3313., 3310., 3308. eta 3306. euskarrietan.
–C motako sareta-euskarri berriak, metalezko ganga-gurutzeta eta konpositezko bastoi luzedun lotura-kateak eraikitzea 3336., 3335., 3334., 3331., 3327., 3326., 3325., 3323., 3322., 3317., 3316., 3315., 3314., 3312., 3309., 3307., 3305., 3304., 3303., 3302. eta 3301. euskarrietan.
–C motako sareta-euskarri berriak, metalezko ganga-gurutzeta eta konpositezko isolatzailedun esekidura-kateak eraikitzea 3330., 3329., 3328., 3321., 3320., 3319. eta 3311. euskarrietan.
–C-4500 motako sareta-euskarri berria, 20 m-ko garaierakoa, metalezko gurutzeta zuzena (RC2-20-S motakoa, linea nagusirako; eta RC2-15-S motakoa, deribaziorako) eta konpositezko bastoi luzedun lotura-kateak eraikitzea 3011. euskarrian.
–Orain dauden beirazko lotura-kateen ordez, konpositezko bastoi luzedun lotura-kate berriak jartzea orain dagoen 3012. euskarrian.
–Eskuzko bi OCR instalatzea 3337. eta 3338. euskarri berrietan.
–Teleaginte bidezko bi OCR instalatzea orain dauden 3302. eta 43. euskarrietan.
–Eroaleak erregulatzea aldaketek eragindako baoetan.
–Abifauna babesteko elementuak instalatzea aldatutako eta proiektatutako euskarrietan.
–Txoriak babesteko gailua (silueta motakoa) jartzea proiektatutako bao berrien eroaleetan.
–Aireko tarte berri bat ezartzea "4599 L04 Aoiz-Nagore" izeneko 13,2 kV-eko erdi-tentsioko linean, orain dagoen 44. euskarriaren eta proiektatutako 3011. euskarriaren artean, 100-AL1/17-ST1A (LA-56) motako aluminiozko/altzairuzko eroalearekin.
–Aireko tarte berri bat ezartzea "4599 L04 Aoiz-Nagore" izeneko 13,2 kV-eko erdi-tentsioko linearen deribazioan, proiektatutako 3011. euskarri berriaren eta orain dagoen 3012. euskarriaren artean, 100-AL1/17-ST1A (LA-56) motako aluminiozko/altzairuzko eroalearekin.
Deskribatutako maniobren ondorioz, desmuntatze hauek eginen dira:
–Beirazko lotura-kateak desmuntatzea orain dauden 44. eta 3012. euskarrietan.
–Metalezko gurutzeta zuzena eta beirazko lotura-kateak dituen sareta-euskarria desmuntatzea 3011. euskarrian.
–103 metroko aireko tarte bat desmuntatzea "4599 L04 Aoiz-Nagore" izeneko 13,2 kV-eko erdi-tentsioko linean, desmuntatu beharreko 3011. euskarriaren eta orain dagoen 3012. euskarriaren artean, LA-100 motako aluminiozko/altzairuzko eroalearekin.
Lurpeko tartea:
–Linea berria ezartzea, HEPRZ1 HEPRZ1 12/20 kV 3(1x240) mm² Al + H16 eroalea duena, proiektatutako 3338. euskarriaren aireko-lurpeko pasabidetik proiektatutako 3337. euskarriaren aireko-lurpeko pasabideraino. 414 metro ezarriko dira guztira, zirkuitu bakunean.
Linea ezarriko da eroalea zuzenean lurperatuta dagoela.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko abenduaren 17an), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Era berean, informazioa komunikatu zitzaien Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udalei, jendaurrean jar zezaten epe berean.
Ez zen alegaziorik jaso.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsultak bidali zitzaizkien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTENA | DATA |
Lizoainibar-Arriasgoiti | | |
Longidako Udala | | |
Urrotz-Hiriko Udala | | |
Telefónica de España SAU | | |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | | |
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua | X | 2026-02-19 |
Herri-lurren Atala | X | 2026-01-19 |
Txosten horien edukia eta azterketa laburbiltzen dira ebazpen honen I. eranskinean.
Espedientean jasota daude Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 343E/2023 Ebazpena, proiekturako ingurumen-inpaktuaren txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 56E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea proiektu horretarako.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri ematea aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena, "4599 L03 Aoiz-Urroz" izeneko 13,2 kV-eko linean orain dagoen 44. euskarriaren eta "4599 L04 Aoiz-Nagore" izeneko 13,2 kV-eko lineako 3011. euskarriaren (ordeztu behar da) arteko aireko loturako linea berriaren proiekturako, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan, aurkeztutako gauzatze-proiektua onestea eta proiektua gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.
2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.
4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16koan, jendaurrean jartzeko, eta ebazpen honen II. eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Herri-lurren Atalera, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalari, Longidako Udalari, Urrotz-Hiriko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:
1. txostena.–Herri-lurren Atala.
VP175/25 txostenaren bidez (2025eko urtarrilaren 19an jaso zen), Herri-lurren Atalak jakinarazi zuen, kasu honetan, aldeko irizpidea ezartzen zuela gurutzaketarako; nolanahi ere, jakinarazi zuen honako baldintzatzaile hauek kontuan hartu behar zirela abelbidearen gaineko eraginak minimizatzeko:
–Obrak bukatutakoan, inola ere ez da bidearen zoladura eta/edo zabalera aldatzen ahalko, ez eta lurzatietara sartzeko bideena ere, abelbide batean baitaude.
–Debeku da orain dauden mugarriak kendu edo lekuz aldatzea.
–Abelbidearekiko gurutzaketak gainjarrita eginen dira, kutxa-irekiera bakar batean.
–Ukitutako lurzatiek altxonbide-titulartasuna izaten jarraituko dute.
–Altxonbidearen gurutzaketen eta zangen zabalera teknikoki bideragarria den txikiena izanen da.
–Abelbidearen mugan dauden kutxatilek eta euskarriek 3 metroko zortasun-tartea mantenduko dute altxonbidea osatzen duen lurzatiaren mugarekiko.
–Obrak gauzatzeko fasean ez da altxonbidea erabat oztopatzen ahalko; bestela, abereentzako iraganbide alternatiboa prestatu beharko da. Zangak irekitzearen ondoriozko material eta/edo landare lurra ezin izanen dira inolaz ere gaur egun larreak diren horietan utzi, ezta behin-behinekoz egiten bada ere.
–Proiekturako beharrezkoak diren zangak eta obrak egiteko exekuzio fasearen ondoren, lan horiek bukatutakoan, ukitutako eremua leheneratuko da altxonbideetan edo zortasun eremuetan (lur mugimenduak, jatorrizko bide zoruak leheneratzea, landareztatzea eta abar), makinek jatorrizko landaredian eragindako kalteak konpontzeko eta pilaketarik eta obra hondakinik ez geratzeko, halako moduan non egindako lanen ondorioz inola ere ez diren kaltetuko abereen igarotzea ezta horrekin bateragarriak eta osagarriak diren erabilerak ere.
Erantzuna: 2026ko maiatzaren 4an, sustatzaileak VP175/25 txostenarekin ados zegoela adierazi zuen.
2. txostena.–Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua.
2026ko otsailaren 19an jasotako txostenean, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak adierazi zuen berberak zirela txostenak hizpide duen proiektua eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari 2025eko azaroaren 4an eskatu zion baimenak hizpide zuena. Proiektu horretan jasotako jarduketak, Nafarroako errepide sareari eta/edo haren babes-eremuei eragiten dietenak, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 111E/2026 Ebazpenaren bidez (EXP1-2025-000741 espedientea) baimendu ziren.
Erantzuna: 2026ko maiatzaren 4an, sustatzaileak txostenarekin ados zegoela adierazi zuen.
II. ERANSKINA.–ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
TITULARRA | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | (Lur mota / laborea) | Euskarria | Euskarriaren okupazioa | Linearen luzera | Lurgaineko azalera | Kanalizazioaren azalera | Aldi baterako okupazioa |
Eransus Izco, Eduardo Eransus Izco, Fermin Eransus Lecumberri, Joaquin Eransus Lecumberri, María Amparo Eransus Lecumberri, María Soledad Eransus Redin, Angel Ambrosio Eransus Redin, Francisco Javier Eransus Redin, Oscar Luis | Urrotz-Hiria | 1 | 310 | Larreak | 43 | 11,38 | - | - | - | 343 |
Urrotz-Hiriko herri-lurrak | Urrotz-Hiria | 1 | 311 | Larreak Makaldiak | 44 | 2,53 | 19 | 86 | - | 73 |
Armendariz Donamaria, Norberto Armendariz Donamaria, Pedro Maria | Urrotz-Hiria | 1 | 312 | Larreak | - | - | 14 | 61 | - | - |
Lecuona Pagoto, Jose Rubio Mendioroz, Silvestre | Urrotz-Hiria | 1 | 313 | Larreak | 3338 | 12,25 | 2 | 7 | - | - |
Roldan Iribarren, Pedro Joaquin | Urrotz-Hiria | 1 | 314 | Makaldiak | - | - | - | - | 30,00 | 246 |
Urrotz-Hiriko herri-lurrak | Urrotz-Hiria | 1 | 330 | Ibarbasoa | - | - | - | - | 29,20 | 170 |
Urrotz-Hiriko herri-lurrak | Urrotz-Hiria | 1 | 331 | Lehorreko alorra | 3337 | 12,25 | 40 | 194,00 | 19,20 | 82 |
Iraizoz Astiz Hermanos fundazioa | Urrotz-Hiria | 1 | 471 | Lehorreko alorra | 3336, 3335 | 4,75 | 235 | 1.434,20 | 212,40 | 939 |
Urrotz-Hiriko herri-lurrak | Urrotz-Hiria | 1 | 617 | Larreak | - | - | 78 | 656,29 | | 510 |
Lizarraga de Andrés, José Antonio | Urrotz-Hiria | 1 | 495 | Larreak | 3334, 3333, 3332 | 8,07 | 200 | 1.023,51 | | - |
Iñigo Berasain Orradre Xabier Berasain Orradre | Urrotz-Hiria | 1 | 494 | Lehorreko alorra | 3331 | 2,50 | 237 | 1.470,05 | | 853 |
Urrotz-Hiriko herri-lurrak | Urrotz-Hiria | 1 | 492 | Larreak | 3330, 3328, 3327 | 7,94 | 401 | 2.846,38 | | 660 |
Urrotz-Hiriko Udala | Urrotz-Hiria | 1 | 572 | Larreak | 3329 | 2,72 | 8 | 57,66 | | 838 |
Urrotz-Hiriko herri-lurrak | Urrotz-Hiria | 1 | 518 | Larreak | 3326, 3325, 3324, 3323 | 10,89 | 453 | 2.947,78 | | 63 |
Monreal Aguirre, Venancio Francisco Monreal Aguirre, María Ángeles | Urrotz-Hiria | 1 | 519 | Lehorreko alorra | 3321 (1/2) | 1,36 | 31 | 170,87 | | 1.073 |
Donézar Ardanaz, María Luisa | Urrotz-Hiria | 1 | 517 | Lehorreko alorra | 3322, 3321 (1/2) | 3,86 | 209 | 1.240,74 | | 80 |
Ioseba Echarte Azcarte | Urrotz-Hiria | 1 | 521 | Lehorreko alorra | 3320 (1/2) | 1,25 | 75 | 482,57 | | 625 |
Asiáin Rada, Héctor | Urrotz-Hiria | 1 | 520 | Lehorreko alorra | 3320 (1/2) | 1,25 | 103 | 909,27 | | 238 |
Asiáin Rada, Héctor | Lizoain-Arriasgoiti | 7 | 45 | Lehorreko alorra | 3319, 3318 (1/2) | 4,39 | 166 | 874,85 | | 260 |
Echeverría Bernarte, Amparo Rey Arizcuren, Fernando | Longida | 23 | 14 | Larreak | 3318 (1/2), 3317, 3316, 3315 | 9,30 | 421 | 2.804,90 | | 515 |
Nafarroako Foru Komunitatea (Nafarroako Ubidea) | Longida | 23 | 19 | Larreak | - | - | 99 | 763,17 | | 915 |
Rey Arizcuren, Claudio | Longida | 23 | 13 | Lehorreko alorra | 3314, 3313, 3312, 3311 | 9,97 | 552 | 3.685,76 | | - |
Echeverría Bernarte, Amparo Rey Arizcuren, Fernando | Longida | 23 | 7 | Lehorreko alorra | 3310, 3309 | 5,22 | 206 | 1.124,29 | | 1.445 |
Longidako Udalaren herri-lurrak | Longida | 26 | 36 | Larreak | 3308, 3307, 3306, 3305 | 11,26 | 439 | 3.018,92 | | 970 |
Huarte Ollo, Martín | Longida | 26 | 37 | Lehorreko alorra | 3304 | 2,72 | 153 | 2.012,11 | | 913 |
Ollo Goldáraz, Teresa Huarte Ollo, Martín | Longida | 26 | 22 | Lehorreko alorra | 3303 | 2,72 | 230 | 2.078,82 | | 73 |
Equiza Indurain Benita Equiza Indurain Francisco Indurain Ibañez Felix Indurain Ibañez María Gloria Indurain Ibañez María Mercedes Indurain Ibañez María Raquel Indurain Ibañez Victoriano Orduna Indurain Andres Orduna Indurain Ines Teresa Orduna Indurain Jose Julio Orduna Indurain Natividad Ozcoidi Echarren Angel María Ozcoidi Echarren Eduardo Ozcoidi Echarren Francisco Javier Rodriguez Vizcay Juan Vizcay Armendariz Jose Manuel Vizcay Armendariz Marta Vizcay Armendariz Presentacion Vizcay Ozcoidi Presentacion | Longida | 26 | 47 | Lehorreko alorra | - | - | 87 | 821,72 | | 385 |
Longidako Udalaren herri-lurrak | Longida | 26 | 48 | Lehorreko alorra | 3302, 3301, 3011 | 18,45 | 186 | 878,49 | | 223 |
Iragarkiaren kodea: F2607001