106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTEKO KONTZEJUA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

San Vicenteko Kontzejuan, 2025eko azaroaren 24an egin bilkuran, 1 zenbakidun aldaketa onetsi zen 2025eko aurrekontuan, jarraikiz 2/95 Foru Legeari (Toki Ogasunei buruzkoa) eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/98 Foru Dekretuari.

Jendaurrean egon da Kontzejuaren 2025eko aurrekontuan 1. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik (iragarkia argitaratu zen 2026ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an, eta kontzeju honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori dena, jarraikiz honako hauei: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 1722 22706

1 1650 2130001

1 9200 6250002

1 4121 21000

Aparteko kreditua:

Basogintzako aholkularitzako azterlanak eta lan teknikoak

Kreditu-gehigarria:

Argiteria publikoaren mantentze-lanak

Agiritegi bat erostea

Bideen mantentze-lana

1.135,00 euro

2.400,00 euro

1.800,00 euro

3.205,00 euro

Hona hemen gastu horietarako proposatutako finantzaketa, jarraikiz aurreko paragrafoan aipatutako legeriari:

  • Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.740,00 euro.
  • Baliabide atxikien diruzaintzako gerakina: 1.800,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Vicenten, 2026ko maiatzaren 20an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2607466