106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa, Udaleko kale izendegian. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2026ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Udaleko kale izendegiko aldaketa; zehazki, "Don Amadeo Marco" plazaren izena aldatzen da, "La Plaza" izan dadin. Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ostean; epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta, ondorio juridiko osoak izan ditzan, argitara eman beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2607218