Iragarkia
106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
432/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen 2026ko deialdia onesten baita Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko. DDBN kodea: 904036.
Osasun Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroan osasun zientzietako ikerketa sustatzea, zenbait legek ezarritakoarekin bat (Zientzia eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legea; Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea; Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legea), eta, orobat, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen hamargarren tituluan, "Osasunaren irakaskuntza eta ikerketa" izenekoan, aurreikusitakoa betetzeko. Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Ikerketa Sustatzeko Programaren helburua da ikerkuntza eraginkortasunez txertatzea osasun zerbitzuen agendan eta lan kolektiboan. Programa hori Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 22ko 87/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Halaber, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategian (2021-2027) ezarritako lehentasunezko arloen artean osasuna ageri da, osasun arloko ekosistema berritzailearen zientzia sustatzea helburu duena, ezagutza zientifikoa sortzea, aintzat hartzea eta aplikatzea bultzatuz.
Horiek horrela, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren helburua da hiru urtez ikerketa proiektuak egiten sustatzea, dirulaguntza ematen den egunetik aurrera, osasunean zein Nafarroako Osasun Sisteman eraginik eta oihartzunik handiena duten arloei buruz, eta horretarako, zentro eta jakintza-arlo ezberdinetako profesionalen arteko lankidetza sustatzea. Proiektu horiek diziplina biomedikoen eta soziosanitarioen eta osasun zientzien arlokoak izanen dira, eta urte anitzekoak. Deialdi honetan aurreikusitako jarduketak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude.
Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuaren esku utzi zen Osasun Departamentuaren finantzaketaren bitartez egiten den ikerketa biomedikoaren deialdiaren kudeaketa.
Espedienteko txosten teknikoak eta txosten juridikoak adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.
Azaldutakoa kontuan hartuta, Plangintza, Estrategia Sanitario eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren t) eta y) letrek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzen 2026ko deialdia onestea Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko, bat etorriz ebazpen honen eranskinetan ezarritako oinarriekin.
2. Deialdi hau finantzatzeko, guztira, 1.259.742,91 euroko gastua baimentzea, honela banatuta:
–A modalitatea: 733.161,95 euro Nafarroako sare publikoko osasun zentroei, Nafarroan kokaturiko unibertsitateei edo irabazi-asmorik gabeko Nafarroako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei atxikitako ikertzaileek edo ikertzaile nagusiek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako. Modalitate honetara 439.897,17 euro bideratuko dira 2026an, 146.632,39 euro 2027an, eta 146.632,39 euro 2028an.
–B modalitatea: 366.580,96 euro Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua) ikertzaileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikerketa taldeko langileen %50 gutxienez Osasun Departamentukoak eta/edo aipatutako erakunde autonomoetakoak badira. Modalitate honetara 219.948,58 euro bideratuko dira 2026an, 73.316,19 euro 2027an, eta 73.316,19 euro 2028an.
–C modalitatea: 80.000,00 euro Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako erizainek, gizarte-langileek, fisioterapeutek edo terapeuta okupazionalek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikerketa taldeko langileen %50 gutxienez Osasun Departamentukoak eta/edo erakunde autonomo haietakoak badira. Modalitate honetara 48.000,00 euro bideratuko dira 2026an, 16.000,00 euro 2027an, eta 16.000,00 euro 2028an.
–D modalitatea: 80.000,00 euro Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako langileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikertzaileen %50 gutxienez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetakoak badira. Modalitate honetara 48.000,00 euro bideratuko dira 2026an, 16.000,00 euro 2027an, eta 16.000,00 euro 2028an.
Aipatutako gastutik 755.845,75 euro 2026ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Osasun zientzietako ikerketa proiektuak" izeneko 512002 51300 7819 465102 partidaren kargura egotziko dira; 251.948,58 euro, 2027. urteko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura, eta 251.948,58 euro, 2028. urteko aurrekontu ekitaldiari dagokion partidaren kargura.
Hiru aurrekontu ekitaldi horietan, urte bakoitzeko gastuen aurrekontuan kreditua nahikoa eta egokia izatearen mende egonen da aurreikusitako zuzkidura hori aplikatzea.
Era berean, 2026., 2027. eta 2028. urteetako partida horietan diru erabilgarri gehiago baldin badago, hasiera batean aurreikusitako gastuari gehitzen ahalko zaio, gehienez ere deialdi honetan aurreikusitako zenbatekoa berdindu arte, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritakoarekin.
Kasu horretan, ebazpen bidez baimendu beharko da kreditu gehigarria, eta deialdi honen baldintza berberetan argitaratuko da. Bi ekintzak deialdia ebatzi baino lehenagokoak izan beharko dira.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzura; Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko I+G+b Zerbitzura; Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzura; Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura; Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegora, eta Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoko kideei.
4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atariaren tramiteen katalogoan argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasun Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 6an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.
I. ERANSKINA.–OSASUN DEPARTAMENTUAK IKERKETA PROIEKTUAK SUSTATZEKO DIRULAGUNTZEN 2026KO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta helburu publikoa.
Deialdi honen xedea da sustatzea osasun zientzietako ikerketa proiektuak egitea hiru urtez, dirulaguntza ematen den egunetik aurrera, herritarren osasuna hobetzen laguntzeko. Sustatuko diren ikerketa proiektuetan ikerketa klinikoaren, osasun publikoaren edo osasun zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen inguruko arloak landu beharko dira, eta osasuna hobetzera edo ikerketa biomedikoko prozesuak eta teknologiak hobetzera ere bideratzen ahalko dira.
Lau modalitate daude:
–A modalitatea, Nafarroako sare publikoko osasun zentroei, Nafarroan kokaturiko unibertsitateei edo irabazi-asmorik gabeko Nafarroako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei atxikitako ikertzaileek edo ikertzaile nagusiek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako.
–B modalitatea, Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua) ikertzaileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikerketa taldeko langileen %50 gutxienez Osasun Departamentukoak eta/edo aipatutako erakunde autonomoetakoak badira.
–C modalitatea, erizainek, gizarte-langileek, fisioterapeutek edo terapeuta okupazionalek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikerketa taldeko langileen %50 gutxienez Osasun Departamentukoak eta/edo haren erakunde autonomoetakoak badira.
–D modalitatea, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako langileek gidatutako osasun zientzietako ikerketa proiektuetarako, baldin eta ikerketa taldeko langileen %50 gutxienez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetakoak badira.
Osasun Departamentuko eta/edo haren erakunde autonomoetako ikertzaileek gidatutako osasun zientzietako proiektuek zilegi izanen dute A eta B modalitateetan aurkeztea.
C edo D modalitateetan aurkezten diren proiektuak bi modalitateetako batean soilik aurkezten ahalko dira, nahiz eta bi modalitateetan bete oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak.
Ez bada ezarritako zenbatekoa agortzen modalitateren batean, sobera geratzen den zenbatekoa beste modalitateei aplikatu ahal izanen zaie, ordena honi jarraikiz: lehenik eta behin, edozein modalitatetako soberakina B modalitateari esleituko zaio, bigarrenik C modalitateari, hirugarrenik D modalitateari eta laugarrenik A modalitateari.
Oinarri hauetan ezarritako laguntzak ez dira estatuaren laguntzak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan jasotako baldintzen arabera; izan ere, jarduera ez-ekonomikoetara bideratuta daude, 2022ko Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko Esparru berrikusiaren (2022/C/414/1) 2.1.1 atalean ezarritakoarekin bat.
2. oinarria.–Entitate onuradunak. Entitateek bete beharreko baldintzak.
2.1. Honako hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:
a) Irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuak, I+G+b arloko jarduerak egiten eta/edo kudeatzen dituztenak, ezagutza zientifikoa edo teknologikoa sortzen dutenak edo ezagutza hori biomedikuntzaren arloan edo osasun zientzien edo teknologien arloan aplikatzen eta helarazten laguntzen dutenak.
b) Unibertsitate publikoak, unibertsitate institutuak eta unibertsitate pribatuak, I+G+b arloko gaitasuna eta jarduna frogaturik dutenak Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz.
2.2. Entitate horiek, deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jaso ahal izateko, osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak aurkeztu behar dituzte, zeinak ikertzaile nagusi batek gidatutako ikerketa talde batek egin beharko baititu.
2.3. Bete beharko dituzte, orobat, deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak.
2.4. Ikertzaile nagusia Osasun Departamentukoa edo hari atxikitako erakunde autonomoren batekoa baldin bada, Miguel Servet Fundazioaren edo Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutuaren bidez aurkeztu beharko dira proiektuak.
2.5. Entitate onuradunek, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoari jarraikiz laguntzaren xede diren jarduketa ez-ekonomikoez gain jarduketa ekonomikoak ere gauzatzen badituzte, bi jarduera mota horiek eta bakoitzari dagozkion kostuak, finantzaketa eta diru-sarrerak bereiztea ahalbidetzen duen kontabilitatea izan beharko dute, hala benetan ekidinen baita jarduera ekonomikoa zeharka laguntzea diruz.
3. oinarria–Proiektuen baldintzak.
Entitate onuradunek aurkeztutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdiaren argitaratze-datan:
a) Xede bererako finantzaketarik edo laguntzarik jaso ez izana beste deialdi baten bidez.
b) Deialdi honen 1. oinarrian ezarritako arloren batekoak izatea.
c) Hiru urteko iraupena izatea. Ez da onartzen iraupen txikiagorik.
d) Ikertzaile nagusi bakarra izendatzea, proiektuaren exekuzio zientifiko-teknikoaz arduratuko dena.
e) Eskatutako zenbatekoa ezin izanen da proiektuaren iraupenaren arabera finantzatu beharreko zenbatekoa baino handiagoa izan, barne daudela eskatutako zenbatekoaren %15etik gorakoak izanen ez diren kudeaketa gastuak.
f) Deialdiaren xedeko proiektua hasi gabe egotea ebazpen honen argitaratze-datan.
4. oinarria.–Ikerketa taldearen baldintzak.
4.1. Ikerketa taldean ikertzaile arduradun nagusi bat egonen da, eta, gehienez ere, 9 ikertzaile kolaboratzaile egonen dira.
4.2. Ikertzaile nagusiak baldintza hauek beteko ditu:
a) Deialdia argitaratzen den egunean, Osasun Departamentuak finantzatutako proiektu aktibo batean ere ez agertzea, ez ikertzaile nagusi gisa, ez kolaboratzaile gisa. Ondorio horietarako, proiektuek aktibo egoteari utziko diote proiektuaren azken memoriak entregatzen direnean.
b) Deialdi honetan proiektu bakarrarekin parte hartzea; edonola ere, proiektu bera A eta B modalitateetara aurkez daiteke 1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
c) Deialdiaren argitaratze-datan, honako zentro hauetako bati atxikita egotea:
A modalitaterako: Nafarroako sare publikoko osasun zentro bati edo Nafarroan kokaturiko unibertsitate bati atxikita egotea, edo irabazi-asmorik gabeko Nafarroako beste erakunde publiko edo pribatu bati.
B modalitaterako: Osasun Departamentuari edo haren erakunde autonomoetako bati (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua) atxikita egotea.
C modalitaterako: Osasun Departamentuari edo haren erakunde autonomoetako bati atxikita egotea erizain, gizarte-langile, fisioterapeuta edo terapeuta okupazional gisa.
D modalitaterako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Oinarrizko Laguntza zentro/talde bati atxikita egotea.
d) Aurreko puntuan adierazitako zentro publiko edo pribatuekin funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun gisako lotura izatea, gutxienez ere deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik proiektuaren azken memoriak entregatu arte.
Hala ere, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren ikertzaile nagusiak lotura galtzen badu, baldintza betetzat joko da, baldin eta entitate onuradunak eskatzen badu ikertzaile nagusia edo zentroa aldatzeko, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituena.
Ikertzaile nagusia aldatuz gero, ordezkoa ezin izanen da egon Osasun Departamentuak finantzatutako proiektu aktibo batean ere, ez ikertzaile nagusi gisa, ez kolaboratzaile gisa. Halaber, ikertzaile nagusia zentroz aldatzen bada, dirulaguntzari eusteko, zentro berriak 2. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
e) Osasun prestakuntza espezializatuko programa bat egiten ez aritzea goiko d) letran adierazitako epe berean.
4.3. Baldintza hauek beteko dituzte ikertzaile kolaboratzaileek:
a) Deialdia argitaratzen den egunean, Osasun Departamentuak finantzatutako proiektu aktiboen taldean ez agertzea. Ondorio horietarako, proiektuek aktibo egoteari utziko diote proiektuaren azken memoriak entregatzen direnean.
b) Deialdi honetan proiektu bakarraren eskaeran parte hartzea; edonola ere, proiektu bera A eta B modalitateetara aurkezten ahal da 1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
5. oinarria.–Zenbatekoa zehaztea.
Entitate bakoitzari diruz lagunduko zaion zenbatekoa hautatutako proiektuen kostuaren %100 izanen da, III. eta IV. eranskinetan ezarritako irizpideei jarraituz, eta gehienez ere 80.000 euro emanen dira proiektu bakoitzeko. Zenbateko horren barnean kudeaketa-kostuak ere sartuta egon beharko dira.
Azkeneko proiektuarentzat gelditzen den finantzaketa ez bada iristen eskatutakoaren %100era, soberako gerakinari dagokion ehunekoa eman diezaiotela proposatuko da, baldin eta portzentaje hori eskatutakoaren %60 baino gehiago bada; baina behin betiko esleipen-proposamena egin baino lehen, entitate onuradunari hamar egun naturaleko epea eskainiko zaio aukeratu dezan ea dirulaguntza hori onartzen duen (kasu horretan, diruz laguntzen ez den zatia kofinantzatu beharko du) edo uko egiten dion. Baldin eta aukeratzen badu dirulaguntza onartzea, proiektua osorik exekutatu beharko da, eskaeran adierazitakoarekin bat. Diruz laguntzen ez den zatia kofinantzatzeko asmoz, kanpoko finantzaketa gehigarria eskatzen ahalko da, eta 18. oinarriko d) atalean ezarri bezala jakinarazi beharko da.
Gertatzen bada berdinketa dagoela %100eko finantzaketa lortzen ez duten proiektuen artean eta aski kreditu ez badago bakoitzari gutxienez %60 emateko, finantzaketa lortzeko lehentasuna izanen du/dute, kasua bada, puntuazio handiena lortu duen/duten proiektuak edo proiektuek 10. oinarrian aipatzen den kanpoko entitateak eginiko balorazio zientifiko-teknikoa kontuan hartuta, eta hari/haiei emanen zaio/zaie geratzen den kreditu guztia, baldin eta proiektuaren kostuaren %60 baino gehiago bada.
6. oinarria.–Gastu finantzagarriak.
6.1. Onartzen den finantzaketa ondoren aipatzen diren gastuak estaltzeko erabiliko da, baldin eta proiektuaren exekuzioarekin zuzeneko lotura badute eta eskaerarekin batera aurkeztutako memorian jaso baldin badira:
a) Teknikariak kontratatzeko gastuak. Proiektua gauzatzeko, langile zientifiko-teknikoak kontratatzen ahalko dira; aurreikusitako denbora osoan edo zati batean aritzen ahalko dira. Kontzeptu horren barrenean gehienez ere 50.000 euro finantzatuko dira, Gizarte Segurantzako kuotak barne; halere, kanpo geratuko dira edozein motatako kalte-ordainak.
b) Proiektua gauzatzeko gastuak, honakoak barne:
–Material inbentariagarria (20.000 euro, gehienez), proiektua gauzatzeko ezinbestekotzat jotzen bada, zentroan eskura ez dagoena edo, eskura egon arren, gutxienez %80an erabili behar dena proiektua gauzatzeko. Berariaz baztertuta egonen dira altzariak eta instalazioak. Dirulaguntza jaso duen proiektuak iraun bitartean, bertan erabili beharko dira ondasunak.
Bigarren eskuko ekipamendu ondasunak eskuratzeko kostuak diruz lagun daitezke, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Saltzailearen adierazpen bat izatea, ondasunen jatorria zehaztu eta Espainiako edo Europar Batasuneko dirulaguntzarik jaso ez dutela adierazteko.
- Prezioa ez izatea erreferentziako merkatu balioa eta antzeko ondasun berrien kostua baino handiagoa; tasatzaile independente batek egiaztatuko du hori.
–Material suntsikorra.
Material suntsikortzat hartzen da laborategiko, bulegoko edo osasun arloko ondasun kontsumigarri oro, ez-inbentariagarria bada, lehen erabilerarekin agortzen bada edo balio-bizitza mugatua badu. Horren barnean sartzen dira laborategiko kontsumigarriak (erreaktiboak, erabili eta botatzeko beirazko materiala, saiakuntza-kitak), bulegoko material kontsumigarria eta osasun arloko material suntsikorra, bai eta esperimentaziorako animaliak ere.
Material suntsikorrari lotutako gastua ezin izanen da 16.000 eurotik gorakoa izan proiektua gauzatzeko hirugarren urtean.
–Zerbitzu profesionalak.
Zerbitzu profesionalen barnean sartuko dira, besteak beste, entitate onuradunari dagozkion ikerketari laguntzeko zerbitzuak, bai eta entitate onuradunetik kanpoko hirugarrenekin azpikontratatzen diren zerbitzu guztiak ere, hala nola analisi estatistikoa, itzulpena, esperimentaziorako animalien mantentzea, etab.
Orduaren araberako kalkulua zehaztuko da, edo egindako lan unitateen araberakoa (inkestak, aholkularitzak, etab.).
Zerbitzu profesionalek ez dute gaindituko proiektu osorako eskatutako zenbatekoaren %50, kudeaketa gastuen zati proportzionala barne.
Entitate onuradunaren barneko zerbitzu profesionalen kostuak fakturatuz gero, zentro onuradunaren organo eskudunak onetsitako tarifak aurkeztu beharko dira, gastua egitean indarrean zeudenak, eta justifikatutako zerbitzuari dagokion tarifa adierazi beharko da, erraz aurkitzeko.
–Gastu osagarriak, beren izaera dela-eta aurreko ataletan sartu ezin direnak, hala nola argitalpen tasak. Kongresu, bilera zientifiko eta atzerriko egonaldietara joateak eragindako gastuak ez dira 4.000 eurotik gorakoak izanen. Betiere, proiektuari lotuta egonen dira, eta behar bezala justifikatuta.
Kasu guztietan, ekipamenduko ondasunen horniduraren edo emandako zerbitzuen kasuan, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, eta gutxienez hiru eskaintza aurkeztu direla, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada, hori azken memorian justifikatuko da, espresuki.
c) Kudeaketa-kostuak. Kudeaketa gastuengatik diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %15 izanen da.
6.2. Aurkezten diren gastuak, betiere, proiektuaren helburuak lortzeko beharrezkoak izanen dira, eta behar bezala justifikatu beharko dira.
6.3. Ikerketa taldeko kideek, osasun prestakuntza espezializatua egiten ari diren profesionalak barne, ezin izanen dute inolako ordainsaririk jaso proiektuaren kargura.
6.4. Oinarri hauen babesean lortzen den finantzaketa bateraezina izanen da helburu bera izanik lor daitekeen beste edozein laguntzarekin edo dirulaguntzarekin, salbu eta 5. oinarrian xedatutakoa.
7. oinarria.–Eskaerak.
7.1. 2. oinarrian ezarritako entitateek eskaera bat aurkeztuko dute dirulaguntza jasotzea nahi duten proiektu bakoitzeko, agiri hauekin batera:
1. agiria. Entitate eskatzailearen zuzendari kudeatzaileak eta ikertzaile nagusiak sinatutako eskaera. Agiri horretan dagokion proiektuaren ikerketa arloa zehaztuko da, II. eranskinaren arabera.
2. agiria. Ikerketa eginen den zentroko zuzendari kudeatzaileak, ikertzaile nagusiak eta ikerketa taldeko kide guztiek sinatutako lankidetza hitzarmena, zeinetan ikerketa taldeak eta ikertzaile nagusiak adierazten baitute beren onespena proiektua entitatearen barruan egin dadin. Hitzarmen horrekin batera proiektuaren ikertzaile nagusiaren zentroko zuzendaritzaren adierazpena aurkeztuko da, non adieraziko baita proiektua bat datorrela erakundeak ikerketa, garapen eta berrikuntza arloetan dituen lan ildoekin, eta proiektua eta eskatutako ordu guztiak baimentzen direla, eta, hala, ordu horiek ikertzailearen lanaldiaren barrenean konputatuko direla.
Proiektua eginen duten zentroetan, ikertzaile nagusia eta eskaera-inprimakian zerrendatuta agertzen diren ikertzaileak izanen dira dirulaguntza emateko unean kontuan hartuko direnak, salbu eta zuzenketa-aldia amaitu aurretik eskatzen diren eta instrukzio organoak onartzen dituen aldaketak. Dirulaguntza eman ondoren, berariazko baimena beharko da ikerketa zentroa, ikertzaile nagusia edo ikerketa taldearen osaera aldatzeko.
3. agiria. Ikerketa proiektuaren memoria, eta haren atalen artean sartu beharko da ikerketa proiektuaren emaitzak aplikatzearen ondorioz aurreikusten den eragina. Kontzeptuz kontzeptuko aurrekontu xehakatua erantsiko da. Aurrekontuaren zenbateko osoa ezin izanen da aldatu proiektua gauzatzen den bitartean.
4. agiria. Ikerketa taldeko kide bakoitzaren curriculum vitaea, adierazita DORA irizpideei jarraikiz proiekturako interes handieneko elementuak, III. eranskinean jasotakoarekin bat.
Ez dira ikerketa taldeko kidetzat hartuko aholkularitza zereginak besterik egiten ez dituzten parte-hartzaileak, ezta 6.1.a) oinarriaren arabera kontratatu diren pertsonak ere.
5. agiria. Honako hauek emandako txosten eta baimenak: Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak eta kide anitzeko beste organo batzuek, ikerketa arloan dauden hitzarmen eta arauak betetzen direla zaintzeko arduradun direnek. Baliozkotzat joko da deialdira aurkeztutako proiektuaren balorazio positiboa egiten duen txostena, Ikerkuntza Batzorde Etikoak (IBE) edo Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak (mIBE) prestatutakoa. Proiektua aurkezteko unean, nahikoa izanen da Batzordean sartu izanaren agiria edo erregistroa aurkeztea (2026ko urriaren 30era arte izanen du balioa). Batzordeak emandako egiaztagirian, proiektuaren izenburua eta aurkeztutako proiektuaren memoria edo protokoloaren bertsioa jaso beharko dira. Eskatutako aldeko txostenak eta baimenak ez aurkeztea ukatzeko arrazoia izanen da.
6. agiria. Entitate onuradunaren eta ikertzaile nagusiaren adierazpena, non baieztatutako baitute ez dutela beste laguntzarik edo diru-sarrerarik jaso xede bererako. Xede bererako beste laguntza batzuen ebazpenaren zain egonez gero, adierazi beharko da konpromisoa dutela emate-ebazpena instrukzio organoari jakinarazteko, eta, hala behar bada, laguntzari uko egiteko.
7. agiria. Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, entitateak, haren administratzaileek eta/edo ordezkariek "dirulaguntzen onuradun" izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.
8. agiria. Entitate eskatzailearen adierazpena, non adostasuna emanen baitu Osasun Departamentuak Nafarroako Ogasun Publikoan eta Estatuko Administrazio Orokorrean informazioa bildu dezan, jakiteko ea eskatzaileak bete dituen bere zerga betebeharrak, dirua itzultzekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Baldin deklarazio hori izenpetu nahi ez badu, aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.
7.2. Dokumentazio normalizatua Nafarroako Gobernuaren web orriko tramiteen katalogoan eskura daiteke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-para-la-promocion-de-proyectos-de-investigacion-por-el-departamento-de-salud-2026.
7.3. Sinatuta aurkeztu behar diren dokumentu guztiek sinadura elektroniko digitala izan beharko dute. Halakorik izan ezean, argi eta garbi jaso beharko dira data eta jatorrizko errubrika egin duen pertsonaren izena.
7.4. Eskaera eta eskatutako dokumentazio guztia, proiektuaren memoria eta aurrekontua barne, Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntzetako batean aurkeztu beharko dira (gaztelaniaz edo euskaraz).
8. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
8.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tramitaziorako, bide elektronikoak erabiliko dira, Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan eskura dagoen estekaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-para-la-promocion-de-proyectos-de-investigacion-por-el-departamento-de-salud-2026.
8.2. Eskaerak akats konpongarriren bat baldin badu, instrukzio organoak mezu elektroniko baten bidez eskatuko dio entitateari 10 egun naturaleko epean zuzendu dezala, eta jakinaraziko dio, zuzendu ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela eta eskaera artxibatuko dela, behar den ebazpena emanda.
8.3. Adierazitako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.
8.4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
9. oinarria.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.
9.1. Oinarri hauetan ezarritakoaren ondorioetarako, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalaren eskumena izanen da prozedura antolatu eta instruitzea. Instrukzio organoak Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoaren irizpenari jarraikiz eginen du ebazpen proposamena, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat. Oinarri arautzaile hauetan "instrukzio organoa"ri egindako aipamenak aipatutako Ikerketa eta Berrikuntza Atalari buruzkoak direla ulertzen da.
9.2. Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Osasuneko zuzendari nagusiari dagokio.
10. oinarria.–Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoa.
Proiektuei dirulaguntza emateko proposamena duen irizpen bat igortzeko, ebaluazio bikoitza eginen da. Alde batetik, kanpoko entitate batek balorazio zientifiko-tekniko bat eginen du, eta beste entitate batek egokitasun estrategikoaren ebaluazio bat eginen du; hain zuzen ere, azken hori Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoak eginen du, eta hauek izanen dira haren kideak:
Batzordeburua: Francisco Javier Garjón Parra jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: Laura María Barriuso Lapresa andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.
Batzordekideak:
Javier Baquedano Arriazu jauna. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza Ataleko burua.
Nerea Egües Olazábal andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.
Nerea Gorria Redondo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuari atxikitako haur neurologoa.
Andrea Iriarte Roteta andrea. Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko erizaina. O-NOZeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza.
Carmen Beorlegui Arteta andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Zientifikoen Bulegoko burua.
María Ederra Sanz andrea. Detekzio Goiztiarraren Ataleko burua. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua.
Ana Chocarro Resano andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.
Idazkaria:
María Barrios Madiedo andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua.
Ordezkoa: Elena Antoñanzas Baztan andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria.
11. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako arau orokorrak.
11.1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, III. eta IV. eranskinetan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.
11.2. Prozedura honen arabera ebaluatuko dira instrukzio organoak tramitera onartutako eskaerak:
Proiektuak kanpoko ebaluazio entitatera (10. oinarrian aipatua) igorriko dira, hark ebaluatu ditzan III. eranskineko 1., 2. eta 3. ataletan ezarritako irizpide zientifiko-teknikoak aplikatuz, eta proiektu bakoitzaren txosten bat eginen du haren kalitateaz, lortutako emaitzek epe labur eta ertainera izanen duten eraginaz eta ikerketa taldearen gaitasunaz.
Kanpoko ebaluazio entitateak ematen ahal duen gehieneko puntuazioa 100 puntu da. Dirulaguntza jaso ahal izateko, A eta B modalitateko proiektuei 70 puntu edo gehiago eman beharko dio entitateak; C eta D modalitateko proiektuen kasuan, aldiz, gutxieneko puntuazioa 55 izanen da.
Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoa 10. oinarrian dago araututa, eta IV. eranskinean jasotako irizpideen arabera ebaluatuko du proiektuen egokitasun estrategikoa.
11.3. Instrukzio organoari dagokio dirulaguntza emateko proposamen arrazoitua egitea; zehazki, balorazio zientifiko-teknikoan eta egokitasun estrategikoaren balorazioan lortutako puntuazioaren arabera hautatutako proiektuak proposatutako ditu.
Instrukzio organoak deialdiaren A modalitatean lortutako puntuazioak baloratuko ditu lehenik, eta laguntza zer proiekturi emanen zaion zehaztuko du. Gero, B modalitatean aurkeztutako eskaerek lortutako puntuak baloratuko ditu. Ezinezkoa izanen da proiektu bera bi modalitateetan onartzea. Ondoren, C eta D modalitateetako puntuazioak baloratuko dira.
12. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.
12.1. Osasuneko zuzendari nagusiak ebatziko du dirulaguntzak eman edo ukatzea, instrukzio organoaren proposamenarekin bat.
12.2. Emate-ebazpenean jasoko da entitate onuradunen zerrenda, entitate bakoitzari diruz lagundutako proiektuen identifikazio zenbakia, ikertzaile nagusia, laguntzaren zenbatekoa proiektuka xehakatuta, ordainketa modua eta epea eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea, bai eta entitate bakoitzari diruz lagundu ez zaizkion proiektuen identifikazioa, arrazoiak emanda.
12.3. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 3 hilabeteko epean ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, ukatu direla ulertuko da, deusetan galarazi gabe Administrazioak ebazteko duen beharkizuna.
13. oinarria.–Jakinarazpena eta publizitatea.
Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duten legeetan ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko da.
14. oinarria.–Proiektuak gauzatzea.
Proiektuak gauzatzeko epea hiru urtekoa izanen da, dirulaguntza ematen den egunetik hasita. Diruz lagundutako proiektuak exekutatzea entitate onuradunen ardura izanen da, eta eskaeran eta entitate onuradunek ikerketa taldeekin izenpetutako lankidetza hitzarmenean jasotako terminoetan exekutatu beharko dira. Ez dira diruz lagunduko dirulaguntzaren eskaera aurkezteko epea baino lehenago hasitako proiektuak.
15. oinarria.–Ordainketa-prozedura.
15.1. Proiektuari emandako dirulaguntza entitate onuradunaren kontabilitate edo banku kontuan ordainduko da, proiektua eta ikertzaile nagusiaren izena identifikatuta. Hori helburu, laguntza emateko ebazpenean 2026. urtean proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoak ordaintzeko aginduko da, bat etorriz Zientziari eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen 29.c) artikuluarekin.
15.2. Hurrengo aurrekontu ekitaldietarako onetsitako finantzaketa urteko ordainketa batean gauzatuko da (hori ere 15/2018 Foru Legearen 29.c) artikuluan ezarri bezala), behin Ikerketa eta Berrikuntza Atalak urteko memoria (16.6 oinarrian aipatua) aztertu ondoren. Atal horrek ordaintzeko proposamena eginen du, dirulaguntzaren xedeak bete direla egiaztatuta. Gehienez 6 hilabete izanen dira ordainketa egiteko, aipatu urteko memoria osorik aurkezten denetik.
15.3. Proiektuari egozten ahal zaizkion gastuak proiektua bukatutakoan erregularizatuko dira, azken memoria aurkeztuta, eta, behar den fiskalizazioa eginda, espedientea itxi eginen da.
16. oinarria.–Proiektuak aldatzea.
16.1. Baldin eta, behin emate-ebazpena emandakoan, exekuzio baldintzetan aldaketak badaude diruz lagundutako jardueraren garapenean zehar, entitate onuradunak proiektuaren edukia aldatzeko eskatuko dio instrukzio organoari, behar bezala arrazoituta eta dokumentatuta. Edonola ere, ezin izanen da aukera eta egokitasun arrazoietan oinarritu, ez eta erruagatik edo arduragabekeriagatik onuradunari egozten ahal zaizkion kausetan ere.
Eskaera berehala aurkeztu beharko da, eta, gehienez ere, hilabeteko epean aldaketaren eskaera justifikatzen duen egoera gertatzen denetik.
Gauzatzeko aldia luzatzea dakarten eskaerak independenteak izanen dira beste edozein motatako eskaerekiko, eta oinarri hauekin batera doan V. eranskineko ereduan aurkeztu beharko dira. Ezin izanen da luzapenik eskatu gauzatzeko aldiaren azken 3 hilabeteetan, eta emanez gero, ezin dira 12 hilabetetik gorakoak izan, proiektua hasten den egunetik zenbatzen hasita. Proiektuaren luzapen aldian ezin izanen da aurrekontu-partidarik aldatu.
Dirulaguntza ematen duen organoak ezin izanen du hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituen aldaketarik baimendu.
16.2. Baldin eta eskatutako aldaketak berekin badakar jardueraren helburuak edo izaera aldatzea, ezin izanen da halakorik baimendu.
16.3. Eskatutako aldaketak jardueraren izaera edo helburuak errespetatu bai baina aldaketa baldin badakar laguntza emateko ebaluatutako baldintzetan, edota funtsezko aldaketaren bat proiektuaren edo jardueraren gastuetan edo baldintza teknikoetan, instrukzio organoari bidaliko zaizkio bai eskaera bai dagokion dokumentazioa, azter ditzan eta txostena egin dezan, gero, hala badagokio, dirulaguntza ematen duen organoari bidali eta hark erabakia har dezan.
16.4. Aldaketa eskaerak norgehiagokako prozedurari eragiten badio, ez da baimentzen ahalko. Baldin eta aldaketa eskaerak berekin badakar ematen den puntuazio berria ez iristea 11.2 atalean ezarritako gutxienezko mugara, ezin izanen da aldaketa baimendu.
16.5. Proiektuak gauzatzean, beharrezkotzat jotzen bada gastu mota bakoitzari esleitutako zenbatekoetan aldaketak egitea, betiere proiektuari emandako zenbateko osoa eta 6. oinarrian jasotako kontzeptu bakoitzari esleitutako zenbatekoak gainditu gabe, entitate onuradunak Ikerketa eta Berrikuntza Atalari egin beharko dio eskaera, idatziz eta behar bezala arrazoituz, eta atal horrek aldaketa baimenduko du, kasua bada.
16.6. Urtero, azaroaren 15a baino lehen, erakunde onuradunak urteko memoria tekniko laburtua aurkeztu beharko dio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari aldi horretan egindako jarduerari buruz eta ordura arteko emaitzei buruz, eta aurrekontuaren exekuzio memoria bat ere bai, zeinetan adieraziko baitira jarduera horrek sortutako gastuen zerrenda eta diruz lagundutako jardueran jada exekutatu den zatiari dagokion gastu arrunta eta langileria gastua.
Justifikazioa eginen da ikertzaile nagusiak eta entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatutako fakturen eta gastuen zerrenda bat aurkeztuz (halakoetan, bidezkoa bada, fakturak eta ordainagiriak eskatzen ahalko dira).
17. oinarria.–Azken justifikazioa.
30 eguneko epean, 14. puntuari jarraikiz ikerketa bukatzeko finkatzen den egunetik aurrera edo, kasuaren arabera, emandako luzapenaren amaiera-egunetik aurrera, entitate onuradunak azken memoria igorriko du Ikerketa eta Berrikuntza Atalera, honako hauekin:
a) Memoria teknikoa, hauek zehazten dituena: parte hartu duten ikertzaileen zerrenda eta lortutako emaitzen azalpena aurkeztutako helburu bakoitzarekin alderatuta. Gainera, ikerketaren eragina deskribatzeko atal bat eduki beharko du. Aipatuko dira eragin bibliometrikoa eta, halaber, alderdi hauen gaineko eragina: jardunbide klinikoa, osasun zerbitzuak, osasun politika, osasunaren gaineko inpaktua, pazienteen kudeaketa, produktuen merkaturatzea edo spin-off konpainien sorrera.
Egoki irudituz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko da.
Azken memoria teknikoa deialdi honen VI. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da.
b) Proiektuak irauten duen urteei dagokien memoria ekonomiko osoa, zeinetan justifikatuko baitira izandako gastuak emandako finantzaketari dagokionez.
Fakturen kontzeptuen zerrenda zenbakitu eta xehea aurkeztu beharko da, dagozkien ordainagiriekin batera, ikerketa proiektuen plataforman dagoen txantiloiaren arabera, eta adieraziz faktura bakoitzari dagokion data, faktura zenbakia eta zenbatekoa. Zerrenda hori ikertzaile nagusiak eta entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuko dute.
Justifikazioan, fakturak (fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoa betez) eta ordainagiriak erantsi beharko dira. Ez da onartuko material suntsigarriaren fakturarik, zerbitzu profesionalen hornitzaileen fakturen bidez (beste kontzeptu batzuk).
Diruz laguntzeko modukotzat jotzen badira entitate onuradunaren plataformetako eta egituretako zerbitzu profesionalak, proiektuari egozten zaion guztiak zentroaren tarifetan jasota egon behar du. Hori egiaztatzeko, eskumen hori esleituta duen organoak tarifa horiek onartu izanaren akta aurkeztuko da.
Kudeaketa gastuak diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio entitate onuradunak, oro har onartutako kontabilitate printzipio eta arauei jarraikiz.
Entitate onuradunak izanen dira aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzule.
Fakturen edo froga balioa duten bestelako agirien data bat etorriko da dirulaguntza gauzatzeko datarekin, eta justifikazio epea amaitu aurretik ordaindu direla ziurtatu beharko da.
Ikerketa eta Berrikuntza Atalak agiri horiek aztertuko ditu, eta egoki iruditzen zaizkion ikuskapenak egiten ahalko ditu, baita bidezko erregulazioak proposatu ere. Ondoren, dagokion itxiera-txostena emanen du. Proiektua itxitzat joko da Ikerketa eta Berrikuntza Atala ados badago aurkeztutako azken justifikazioarekin, ezertan galarazi gabe 4. oinarrian xedatutakoa.
18. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Entitate onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) Eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehazturiko moduan gauzatzea jarduera.
b) Oinarri hauetan eskatzen diren frogagiriak aurkeztea.
c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
d) Laguntza ematen duen organoari jakinaraztea, 5. oinarrian jasotako salbuespenezko egoeran, diruz lagundutako jarduera finantzatzen duten beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzen ari direla, finantzaketa hori baimenduta dagoen salbuespenezko kasuan betiere. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
e) Argitalpen zientifikoetan, ahozko komunikazioetan eta, oro har, ikerketa proiektuaren emaitzak zabaltzeko edozein bitartekotan, ohar bat erantsi beharko da proiektuak Nafarroako Gobernuaren finantzaketa izan duela adierazteko. Produkzio horien berri emanen zaio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari, proiektuaren espediente zenbakia zehaztuta, sortzen diren argitalpenekin batera, azken memoria noiz igorri zen kontuan izan gabe.
f) Proiektua gauzatuko duen zentroak edo erakundeak aseguru bat izan beharko du hirugarrenak eta zentroa bera estaltzeko proiektua gauzatzearen ondoriozko arriskuen aurrean.
g) Ikerketa proiektuek honako hauek bete beharko dituzte: Helsinkiko Adierazpenean, Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmenean eta Giza genomari eta giza eskubideei buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsalean ezarritako oinarrizko printzipioak, bai eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta ikerketa biomedikoaren arloan aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritako baldintzak ere.
h) Animalia-esperimentazioa egiten duten proiektuek indarra duen lege araudian ezarritakoa bete beharko dute, eta, bereziki, otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuan xedatutakoa. Errege dekretu horren bidez, oinarrizko arau batzuk ezarri ziren esperimentazioa egiteko eta beste helburu zientifiko batzuetarako, irakaskuntza barne, erabiltzen diren animaliak babesteko.
i) Saiakuntza klinikoak diren proiektuek indarra duen araudian ezarritakoa bete beharko dute, abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren arabera. Errege dekretu horrek arautzen ditu botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa.
j) 19. oinarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, hori egiteko betebeharra badute.
k) Diruz lagundutako proiektu bakoitzean, sarreren eta gastuen kontuak bereiz eramatea.
l) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak dirulaguntzen onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.
m) Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea betetzea, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko gainerako araudia ere.
19. oinarria.–Gardentasun betebeharrak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kargura dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateak behartuta daude ondoren aipatzen diren arauetan jasotako dokumentazioa aurkeztera, baldin eta, entitate pribatuak izanik, jasotako dirulaguntza 20.000 eurotik gorakoa bada urte batean (hots, aurrekontu ekitaldiari lotutako urte natural batean) edo jasotako dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 badira gutxienez, betiere 5.000 eurora iristen badira. Hauek dira aipatu arauak: Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikulua, eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituena. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.
Aipatutako informazioa modu telematikoan aurkeztuko da, onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta, Nafarroako Gobernuaren webguneko izapideen katalogoan deialdiari dagokion fitxan eskuragarri dagoen estekaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-para-la-promocion-de-proyectos-de-investigacion-por-el-departamento-de-salud-2026), dagokion unitate kudeatzaileari zuzenduta. Informazio hori modu automatikoan argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian.
Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.
Onuradunak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.
Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua zenbatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.
Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betetako aurrekontua.
b) Dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio-zifra edo onetsitako aurrekontua.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
Entitate publikoen kasuan, maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak eskatzen duen informazio osoa argitaratu ezean, informazio hori igorri beharko dio organo kudeatzaileari, entitate pribatuek egiten duten bezala.
Entitate onuradunak ez badu betetzen informazioa emateko eginbeharra, horrek ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ordaindu gabe utziko da onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
20. oinarria.–Emaitzetan parte hartzea.
Ikerketaren emaitzaren jabe intelektuala proiektua gauzatzen duen taldea izanen da. Patente bat edo erabilera industriala dakarten emaitzen gaineko eskubideak Nafarroako Gobernuari dagozkio, ikerketa proiektuaren finantzaketan izan duen partaidetzaren ehunekoaren arabera.
21. oinarria.–Datuen babesa.
Bai eskaeran, bai aurkeztutako gainerako dokumentazioan jasotako datu pertsonalak honako hauei jarraikiz tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
Osasun Departamentuaren dirulaguntzen kudeaketari dagozkion datuen tratamenduari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuko Atarian ikus daiteke, honako helbide honetan: http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datu-pertsonalen-tratamendua.
22. oinarria.–Itzultzea.
22.1. Proiektuaren finantzaketa eten daiteke, eta hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.
22.2. Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.
22.3. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.
22.4. Gertatuko balitz laguntza itzultzea ez-betetze bat gertatu delako, dirulaguntza jaso duen entitate onuraduna izanen da erantzule Osasun Departamentuaren aurrean.
22.5. Itzulketaren zenbatekoa "Ordainketak itzultzea" izeneko 500000 51000 3890 000000 sarrera-partidan biltzen da. Urteko kuotak kobratzeari uko eginez gero, 512002 51300 7819 465102 aurrekontu-partidara itzuliko da (Osasun Zientzietako ikerketa proiektuak). Bi partidok Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partidak dira, deialdi honetan ezarritako ekitaldietakoak.
23. oinarria.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.
Deialdi honetako dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunak dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboen ondoriozko erantzukizunen eta zehapen araubidearen mende egonen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntzen arloko zehapenak ezartzeko, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.
24. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.
25. oinarria–Oinarri arautzaileen aurka bidezko diren administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen eta garatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.
II. ERANSKINA.–Ikerketarako Estatuko Agentziaren ikerketa arlo tematikoak
1. arloa.–CSO / Gizarte zientziak.
2. arloa.–DER / Zuzenbidea.
3. arloa.–ECO / Ekonomia.
4. arloa.–MLP / Gogamena, lengoaia eta pentsamendua.
5. arloa.–FLA / Kultura: Filologia, literatura eta artea.
6. arloa.–PHA / Iraganeko ikasketak: Historia eta arkeologia.
7. arloa.–EDU / Hezkuntza zientziak.
8. arloa.–PSI / Psikologia.
9. arloa.–MTM / Matematika zientziak.
10. arloa.–FIS / Zientzia fisikoak.
11. arloa.–PIN / Ekoizpen industriala, ingeniaritza zibila eta gizartearentzako ingeniaritzak.
12. arloa.–TIC / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.
13. arloa.–EYT / Energia eta garraioa.
14. arloa.–CTQ / Zientzia eta teknologia kimikoak.
15. arloa.–MAT / Materialen zientziak eta teknologiak.
16. arloa.–CTM / Ingurumenaren zientziak eta teknologiak.
17. arloa.–CAA / Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien zientziak.
18. arloa.–BIO / Biozientziak eta bioteknologia.
19. arloa.–BME / Biomedikuntza.
III. ERANSKINA.–Ikerketa proiektuen balorazio zientifiko-teknikoa
Eskaerak irizpide hauek aplikatuz ebaluatuko dira:
Kalitatearen eta interes zientifikoaren balorazioa (50 puntu gehienez). Honako hauek baloratuko dira:
a) Gaiaren garrantzia, originaltasuna eta gaurkotasuna: ebaluatuko da ikergaia esanguratsua den, biomedikuntzaren alorrean ekarpen berririk egiten duen eta estatuko edo Europako plan edo programekin lotuta dagoen. (20 puntu gehienez).
b) Hipotesiak eta helburuak: baloratuko dira hipotesiaren eta helburuen argitasuna, zehaztasuna eta egokitasuna, bai eta proiektua arazoaren deskribapenaren bidez testuinguruan kokatzeko modua eta gaiaren ezagutzari buruzko berrikuspena ere. Alderdi etikoak, desberdinkeria-ardatzak, genero-ikuspegia eta abar txertatzea baloratuko da. (15 puntu gehienez).
c) Metodologia: baloratuko da zeinen egokia den metodologia (diseinua, ikerketa-populazioa, laginaren deskribapena, aldagaiak, datuen azterketa), eta zeintzuk diren ikerketaren muga nagusiak. Alderdi etikoak, desberdinkeria-ardatzak, genero-ikuspegia eta abar txertatzea baloratuko da. (15 puntu gehienez).
2.–Ikerketa proiektuaren emaitzen eraginaren aurreikuspena epe laburrean eta epe ertainean (25 puntu gehienez). Honako hauek baloratuko dira:
a) Proiektuak zer eragin izanen duen osasunari dagozkion emaitzetan (mortalitatea, morbilitatea, pazientearen autonomia eta bere kabuz moldatzeko gaitasuna). (8 puntu gehienez).
b) Proiektuak zer eragin izanen duen ekitateari (genero desberdinkeria, desberdinkeria-ardatzak eta osasunarekin lotutako legezko, gizarte edo etika alderdiak), politikaren gaineko eraginari eta/edo zientziaren arloko praktikei dagokienez. (7 puntu gehienez).
c) Osasun zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa hobetzeko gaitasuna (segurtasun klinikoa, zerbitzuen koordinazioa eta informazio sistemak hobetzea, jardun klinikoaren aldakortasuna murriztea). (5 puntu gehienez).
d) Proiektuaren emaitzak transferitzeko aukera patenteak sortzearen bidez, produktuak merkaturatzearen bidez edo spin-off konpainiak sortzearen bidez. (5 puntu gehienez).
3.–Egingarritasuna: baloratuko da zer gaitasun duen ikerketa taldeak proiektua aurrera ateratzeko proposatutako terminoetan, kontuan hartuz, bereziki, taldearen aurretiazko esperientzia, ikerketa taldeak duen gaitasuna proiektuan programatutako jarduerak egiteko, eta lan planaren eta proiektuaren kudeaketaren egokitasuna (25 puntu gehienez). Honako hauek baloratuko dira:
a) Ikertzaile nagusiaren eta ikerketa taldeko gainerako kideen gaitasun zientifiko-teknikoa: jakintza-arloa eta beste ikerketa proiektu batzuetan izandako parte-hartzea (15 puntu gehienez).
–Curriculum vitaeak ikerketa-ibilbidearen azalpenezko narrazio bat eduki behar du, eta bertan praktikaren neurri kualitatiboak eta ikerketak izanen duen eragin soziala azaldu beharko dira. Gainera, komeni da hauek ere sartzea:
- ORCID zientzia atarian egileak duen profilerako esteka, edo, halakorik izan ezean, Web of Science, Scopus eta/edo Google Akademikorako esteka.
- Argitalpen guztien zenbatekoa, bai eta horien urteen arteko banaketa.
- Zer proiektutan parte hartu duen, eta horietan lortutakoa (eragin teknologikoa, hedabideetan aipatua izatea, interes soziala...).
- Proiektuarekin lotutako artikulu garrantzitsuenak (5, gehienez ere) eta bertan lortutakoa deskribatuko dira, betiere 4.500 karakteretan, gehienez ere:
- Aldizkariaren kokapen erlatiboa JCR adierazlearen arabera (kuartila, dezila, pertzentila.
- Egilearen kokapena (lehen edo azken egilea, korrespondentziako egilea, bestelako kokapen bat).
- Artikuluaren garrantzia jakintza-arlo horretan (aipuak, erakunde ofizialen agirietan aipatua izatea, zientzia irekiko gordailuetan egotea, ekarpenak kongresuetan, argitalpen irekiak, sare sozialetan izandako inpaktua, sariak, ikerketa-ildoak, eratorritako argitalpenak...), eta zer lotura duen aurkeztutako proiektuarekin.
- Emaitzek klinikan edo berrikuntzan duten aplikazioa (eragin teknologikoa, patenteak, PKGak).
- Argitalpenaren genero dimentsioa.
- Bestelako merezimendu batzuk, adibidez: ikerketa taldeetan, nazioarteko sareetan eta proiektuetan egon izana; zientzia aldizkarien argitaratze-kontseiluetan egon izana; egonaldiak; parte hartu izana proiektuak ebaluatzeko eta esleitzeko prozesuetan, ikertzaileak prestatzeko jardueretan, kudeaketa jardueretan, txosten zientifiko-teknikoak prestatzean, eta parte hartu izana legedia prestatzen, transferentzia jardueretan, patenteetan eta kongresuak, sariak edo aitortza ospetsuak antolatzen.
–Ikerketa taldearen informazioan, barne hartuko dira honako hauek: sexuaren araberako osaera, desgaitasuna duten pertsonak barne hartzea, kideen kultura/etnia/adin aniztasuna, ikertzaile berriak, ikertzaileen profilen aberastasuna...
b) Lan plana (10 puntu gehienez). Honako hauek aurkeztea baloratuko da: fase nagusiak azalduko dituen kronograma bat (proiektuaren fase bakoitzeko zereginak, zutabeak eta arduradunak adierazita); proiektuan inplikatutako pertsona eta taldeen arteko hierarkiak eta lan-fluxuak jasotzen dituen organigrama bat; baliabideak kudeatzeko plan bat, non beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak zehaztuko baitira; eta datuak kudeatzeko eta zientzia dibulgaziorako plan bat, aurreikusitako zientzia irekiko ekintzak jasoko dituena.
IV. ERANSKINA.–Egokitasun estrategikoa
Egokitasun Estrategikoko Batzorde Teknikoak 10 puntura arteko ebaluazioa eginen du, eta aintzat hartuko du proposamena bat datorren honako hauekin: Nafarroako Osasun Plana, 2014-2020; Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 51. artikulua, eta gaixotasun kutsakorretan ebidentzia zientifikoa sortzea. Hau izanen da puntuazio-baremoa:
–Osasunaren prebentzioa eta sustapena (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta hauek lantzen baditu: mendekotasunak (substantziekikoak edo bestelakoak), nutrizioa, obesitatea, jarduera fisikoa eta autozaintza.
- Beste puntu bat baldin eta haurretan eta nerabeetan zentratzen bada.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean badaude patologien morbilitatea eta larritasuna ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: antzemandako osasuna, bizi-kalitatea, desgaitasuna, autonomia pertsonala, mortalitate goiztiarra edo saihesgarria.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Minbizia (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauetan zentratzen bada: prostatako minbizia, koloneko, ondesteko eta uzkiko minbizia, bronkioetako edo biriketako minbizia, bularreko minbizia, umetoki-lepoko minbizia, obulutegiko, maskuriko, urdaileko, pankreako eta gibeleko minbizia edo gaixotasunaren/tratamenduaren sekuela fisikoak: linfedema, ostomia, ahotsa berreskuratzea, etab.
- Beste 1 puntu baldin eta gai hauek baditu ardatz: oinarrizko ikerketa, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen ebaluazioa edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean badaude patologien morbilitatea eta/edo larritasuna ebaluatzea edo antzemandako osasuna eta/edo bizi-kalitatea neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Osasun mentala (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta suizidioa, autolesioak, substantzien kontsumoarekin lotutako osasun mentaleko arazoak edo haurren eta nerabeen osasun mentaleko arazoak ardatz baditu.
- Beste 1 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: gaixotasunaren etiologia, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa edo arreta integrala.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean badaude patologien morbilitatea eta larritasuna ebaluatzea edo antzemandako osasuna eta bizi-kalitatea neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Gaixotasun neurologikoak eta neurodegeneratiboak (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauetan zentratzen bada: Parkinson-en gaixotasuna, esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa edo dementzia.
- Beste 1 puntu, baldin eta gai hauek lantzen baditu: hautematea eta baheketa, oinarrizko ikerketa, gaixotasunaren etiologia, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
- Beste 1 puntu, helburuen artean baldin badago hautemandako osasuna eta/edo bizi-kalitatea ebaluatzea, edo desgaitasuna eta/edo autonomia neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Denboraren mendeko larrialdiei arreta ematea (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: infekzioak, sepsiak eta shock septikoak, garezurreko traumak eta politraumatismoak, bizkortzeko maniobra kardiakoak, gaixotasun zerebrobaskularra eta min toraziko akutua.
- Beste 1 puntu, baldin eta hauek aztertzen baditu: osasun emaitzen iragarle diren arrisku faktoreak, edo pazienteen arretarako denbora-sekuentzia.
- Beste 1 puntu, baldin eta bere helburuen artean badago esku-hartzeen eraginkortasuna ebaluatzea morbimortalitateari edo desgaitasunaren prebentzioari dagokienez, edo efizientzia neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Gaixotasun baskularrak eta endokrinoak (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: balbuletako alterazioak, miokardioko infartu akutua, aterosklerosi koronarioa, gaixotasun zerebrobaskular akutua, diabetes mellitusa eta horren konplikazioak (erretinopatia, nefropatia, etab.).
- Beste 1 puntu, baldin eta gai hauetan zentratzen bada: osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen ebaluazioa edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean badaude patologien morbilitatea eta larritasuna ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: antzemandako osasuna, bizi-kalitatea, mortalitate goiztiarra eta saihesgarria eta eraginkortasuna.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Arnasbideetako gaixotasunak (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauetan zentratzen bada: asma, gripea, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa eta bronkiektasiak, pneumonia edo biriketako fibrosia.
- Beste 1 puntu, baldin eta hauek lantzen baditu: etiologia, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, edo tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean badaude patologien morbilitatea eta larritasuna ebaluatzea edo antzemandako osasuna eta bizi-kalitatea neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Paziente pluripatologikoak (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta osasun laguntzako mailen eta diziplina anitzeko mailen arteko harremana badu ardatz.
- Beste 1 puntu, baldin eta tratamendu eta esku-hartze terapeutikoak garatzen edo ebaluatzen baditu.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean badaude osasunaren gaineko emaitzak ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: antzemandako osasuna eta bizi kalitatea, dependentzia eta autonomia pertsonala edo eraginkortasuna.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Zainketa aringarriak eta etengabeko arreta bizitzaren amaieran (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: nekea, linfedema, delirioa, goragalea, kakexia, etab., laguntza soziala, familiarena, erlijiosoa, alderdi komunikatiboak (galdera zailak, kontraesanak dituen informazioa, pazientearen inplikazioa), laguntza psikologikoa (depresioa, desmoralizazioa, antsietatea), etab.
- Beste 1 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: zainketen koordinazioa eta integrazioa, oinarrizko osasun-laguntzako taldearen rola zainketa aringarrietan, edo tratamendu farmakologikoa eta ez-farmakologikoa.
- Beste 1 puntu, helburuen artean bizi-kalitatea ebaluatzea badu.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Mina (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: min neuropatikoa, artrosiari lotua, osteoartritisiari lotua, bizitzaren amaieran, zefaleak, metastasia, komorbilitate asko eta min muskuloeskeletikoa duten adinekoen kasuan.
- Beste 1 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: minaren ebaluazioa, arreta integrala, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa.
- Beste 1 puntu, baldin eta helburuen artean baditu patologien morbilitatea eta larritasuna ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: antzemandako osasuna eta bizi kalitatea, desgaitasuna eta autonomia pertsonala neurtzea edo eraginkortasuna neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Pazienteen segurtasuna (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, medikazio akatsak baditu ardatz.
- Beste 1 puntu, baldin eta gai hauek baditu ardatz: taldeko lana, segurtasun tresnak (hala nola check-list-a, pazienteen transferentzia txantiloiak, etab.), jakinarazpen sistemak, komunikazio eta informazio prozesua, gertaera kaltegarrien epidemiologia eta arrisku faktoreak, eskumenak, profesionalen entrenamendua eta abileziak, edo pazienteen segurtasun adierazleak garatzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta bere helburuen artean badago osasunaren gaineko emaitzak ebaluatzea, mortalitate goiztiarra eta/edo saihesgarria neurtzea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Osasuna eta generoa (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 1 puntu, baldin eta ikerketa genero-indarkerian zentratzen bada.
- Beste 1 puntu, baldin eta ikerketa sexu- eta ugalketa-osasunean zentratzen bada.
- Beste 2 puntu, baldin eta genero-arrakala gutxitzeko aukerak hautematean zentratzen bada.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Gaixotasun transmitigarriak (4 puntu), eta gehienez ere 10 puntura arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, baldin eta ardatz baditu GIBa, HIESa, sexu-transmisiozko gaixotasunak edo osasun-asistentziarekin lotutako infekzioak.
- Beste 1 puntu, baldin eta osasun publikoa eta osasun sistemen antolakuntza hobetzea baditu ardatz.
- Beste 1 puntu, baldin eta antimikrobianoekiko erresistentziak prebenitzea edo antimikrobianoen erabilera optimizatzea baditu ardatz.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Asistentzia humanizatzea (4 puntu), eta 10 puntu gehiagora arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, gai hauetan zentratzen bada: pertsonarengan zentratutako arreta humanizatzea, irisgarritasun unibertsala, tratu adeitsua, pazienteen autonomiarekiko errespetua, profesionalen zainketa eta ongizatea eta herritarren parte-hartzea.
- Beste 1 puntu, bizitzaren lehen etapetan zentratzen bada (haurdunaldia, jaiotza, haurtzaroa eta nerabezaroa), edo arreta onkologikoan, zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran.
- Beste 1 puntu, desgaitasunaren eta heriotza goiztiarraren kausa nagusiei buruz aritzen bada.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Gaixotasun arraroak (4 puntu), eta 10 puntu gehiagora arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, ardatz baditu gaixotasun oso arraroak –hau da, 50.000 pertsonako bati baino gutxiagori eragiten dietenak–.
- Beste 1 puntu, haurtzaroko gaixotasun genetikoak lantzen badira.
- Beste 1 puntu, gai hauek baditu ardatz: baliaezintasuna eragiten duten gaixotasunak, senideei lagun egitea, zainketak.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
–Zahartze aktiboa eta osasungarria (4 puntu), eta 10 puntu gehiagora arte, honela gehituz:
- Beste 2 puntu, gai hauek lantzen baditu: jarduera fisikoa eta bizi-estilo osasungarriak sustatzea, bizi-kalitatea, irisgarritasuna, irudi sozial positiboa.
- Beste 1 puntu, baldin eta hauskortasuna, gaitasun funtzionala eta/edo erorikoak eta/edo gaitasun kognitiboaren hobekuntza aztertzen baditu.
- Beste 1 puntu, gai hauek lantzen baditu: bakardadea eta osasuna, arreta emozionala eta isolamendu fisiko eta soziala.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
- Beste 1 puntu, baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.
V. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERAREN EREDUA
VI. ERANSKINA.–AZKEN MEMORIA TEKNIKOAREN EREDUA
Eskaera-ereduak laguntzaren fitxan aurki ditzakezu:
Iragarkiaren kodea: F2606762
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
