2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko uztailaren 2an bukatuko dela epea, borondatez ordaintzeko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak. Hori dena, jarraikiz Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezke ordainagirien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko uztailaren 2an kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak hasiko dira.
Zizur Nagusian, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2607198