1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1751/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 525/2026 Ebazpenaren I. eranskineko gai-zerrendan atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 525/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2026ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9koan.
Deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatiko 20. eta 21. gaietako izendapenetan akatsak daudela oharturik, bidezkoa da horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 525/2026 Ebazpenaren I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatiko 20. eta 21. gaietan atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Zuzenketa honako hau da:
Honako hau dioen tokian:
"20. gaia.–Mcdonalizazioa, entusiasmoa eta uberizazioa (G. Ritzer, J. Rifkin, R. Zafra, Bossat).
21. gaia.–Zaintza algoritmikoa: biopolitika eta nekropolitika gaur egungo gizartean (Bauman, Butler, Foucault, Mbembe)".
Honela behar du:
"20. gaia.–Mcdonalizazioa, entusiasmoa eta uberizazioa (G. Ritzer, J. Rifkin, R. Zafra).
21. gaia.–Zaintza algoritmikoa: biopolitika eta nekropolitika gaur egungo gizartean (Bauman, Butler, Foucault, Mbembe, Brossat)".
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2607576