106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 38. lurzatian (Valmayor kalea). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2026ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat udal-katastroko 6. poligonoko 38. lurzatian (Valmayor kaleko lurrak), Miguel Larrión Vianak eta Nuria Fernández Martínek sustatuta.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607400