106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Plan ekonomiko-finantzarioa 2026-2027rako. Onespena

Sesmako Udalak, 2026ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Onestea toki-erakundearen Plan ekonomiko-finantzarioa, erantsitako dokumentuan ageri dena, erabaki honen zati jotzen baita. Planaren helburua da 2026ko eta 2027ko ekitaldietan betetzea 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastuen arauari dagokion zerga araua (2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa).

Bigarrena.–Onetsitako Plan ekonomiko-finantzarioa igortzea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira, horrek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora igor dezan.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onespen erabakia, aditzera emateko ez beste deusetarako. Plan ekonomiko-finantzario onetsia jendearen eskura egonen da, onesten denetik haren indarraldia amaitu arte.

Sesman, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2607415