106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2026rako karga-tasak

Olaibarko Udalak, 2025eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako zerga-tasak eta tasak. Hasierako onespena 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Jendaurrean egon ondoren, Olaibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Kontribuzio bakarra, %0,25ekoa, ezartzea hiri-lurraren eta landa-lurraren gainean.

Bigarrena.–Bere horretan uztea (%4) eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.

Hirugarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez, denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea ezartzea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan, 58.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, jasotako taularekin. Aplikatu beharreko tasa %14an mantenduko da.

Laugarrena.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.

Bosgarrena.–Ordenantza fiskaletako tarifen eranskinetan ageri diren tasak mantentzea, 2025eko ekitaldian zituzten baldintza eta zenbateko berberekin.

Erabaki honek indarra hartuko du eta ondorioak izanen ditu 2026ko urtarrilaren 1ean, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

Olaibarren, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2607148