106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Ur horniduraren tasaren aldaketa. Behin betiko onespena

Aranoko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako Udal bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ur horniduraren tasen aldaketa.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2025eko abenduaren 16ko 249 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.

2026eko otsailaren 2an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235 artikuluak agintzen duena jarraituz, behin betikoz onartutako ordenantzaren testua osoa honakoa da.

Aranon, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

UR HORNIDURAREN TARIFAK

URA:

  • Urteko prezioa, etxeko tarifa: 100 euro.
  • Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 125 euro.
  • Urteko prezioa, bordak: 62,50 euro.

Iragarkiaren kodea: L2607478