106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Kirol eremuak eta pilotalekuak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Berriobeitiko Udalaren kirol eremuak eta pilotalekuak arautzen dituen ordenantzan.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2607050