106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Maquinaria y Servicios Eca SAL enpresaren lan hitzarmen kolektiboan.

2026ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9koan, 37C/2026 Ebazpenaren iragarkia argitaratu zen. Ebazpen horren bidez erabaki zen Maquinaria y Servicios Eca SAL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpenaren eta sinaduraren egunari dagokionez, akats hau antzeman da:

Ebazpenaren izenburuan hau dio:

"Maquinaria y Servicios SAL enpresaren hitzarmen kolektiboa".

Baina hau behar du:

"Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboa".

Aditzera ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 19an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendioroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2607394