106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2026ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen etxebizitza hutsen gaineko zergaren ezarpena eta hura arautzen duen ordenantza fiskala, espedientean ageri den edukiarekin.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean,

ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua; 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, 13. artikulua.

Beran, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2607454