2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Borondatez ordaintzeko epea: hiri-kontribuzioaren 2026ko lehen eta bigarren seihilekoei dagokien kuota eta 2026ko landa-kontribuzioari dagokiona
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, eta aintzat hartuz, batetik, Udalbatzaren 2016ko azaroaren 28ko osoko bilkuraren erabakia (bertan ezarri zen indarrean dagoen lur-ondasunen gaineko kontribuziorako tasa, %0,3791koa), eta, bestetik, Tuterako balorazio txostena (Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 85/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen); Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko maiatzaren 15ean egin bilkuran onetsi ziren landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2026ko likidazioaren kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2026ko maiatzaren 18tik uztailaren 3ra izanen da, biak barne. Halaber, hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2026ko likidazioaren kuotak onetsi ziren. 2026ko lehen seihilekorako borondatezko diru-bilketarako aldia 2026ko maiatzaren 18tik uztailaren 3ra izanen da, biak barne, eta, 2026ko bigarren seihilekorako borondatezko diru-bilketarako aldia 2026ko irailaren 14tik azaroaren 6ra izanen da, biak barne.
Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, herriko etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio egintza edo erabakia eman duen organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio jurisdikzio horretatik dagokion organoari, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2026ko maiatzaren 18an.–Sustapen Ekonomikoaren Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Iragarkiaren kodea: L2607393