2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 9. puntuan erabaki zuen herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onespena ematea.
2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen martxoaren 31n, bai eta Udalaren iragarki-oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketaren testua argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarrean sar dadin.
Baztanen, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
TARIFEN ERANSKINA
Epigrafe berri bat eranstea, "19. Etxerako egur loteen eskaera" izenburupean, 25 euro kobratzeko.
Tasa hau ekitaldi berriaren hasieran igoko da, aurreko urteko Nafarroako KPIaren aldaketaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2607601