2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen barnealdea birtapizatzeko tailerra
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Martín Ivanov Stoykov.
Jarduera: ibilgailuen barnealdea birtapizatzeko tailerra.
Tokia: Talluntxe industrialdea, B kalea 72, 31110 Noain (Elorzibar); 2. poligonoko 799. katastro-lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Noainen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2607459