106. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Udalaren eta partikularren artean. Jendaurrean jartzea

Corellako Udalak, 2026ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik behar bezala erregistratutako idazkiak aurkeztu zirela (dagozkien espedientetan jasota dagoen bezala), zeinen bidez eskatzen baita izapidetu dadila transakzio-hitzarmen bat Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko, aprobetxamenduen titular bakoitzaren lurzatiei dagokiena, konpentsazio ekonomikoaren formularen bidez.

Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.

Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an.

Aintzat harturik, norberaren izenean eta/edo ordezkariak diren aldetik, eskatzaile guztiek sinatu dutela banakako transakzio-hitzarmena, zeina onesten baita. Hitzarmen horiek, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen dituzte aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri partikularrak.

Aintzat harturik 2026/1 eta 2026/2 espedienteak lehengo 2024/13 eta 2024/16 espedienteetatik datozela, hurrenez hurren, eta ulerturik, beraz, atzera egiten dela hasierako espedienteetan.

Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2026ko maiatzaren 7an emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa).

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Ondoriorik gabe uztea CONVENIOS–T–EDP/2024/13 eta 2024/16 gisa izapidetutako espedienteak.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak Corellako Udalaren eta interesdun hauen artean:

1. Francisco Javier Fernández Jiménez (15. poligonoko 806. lurzatia). CONVENIOS_T_EDP/2026/1.

2. José Francisco, Jesús eta María Gómez Alegre (15. poligonoko 791. lurzatia). CONVENIOS_T_EDP/2026/2.

3. Esther Peralta Jiménez (16. poligonoko 605. lurzatia). CONVENIOS_T_EDP/2025/42.

4. Leocadia Condori Cusi (15. poligonoko 774. eta 775 lurzatiak). CONVENIOS_T_EDP/2025/43.

Hirugarrena.–Erabakia jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Erabakitzea ezen, alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari igorriko zaizkiola espedienteak, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets ditzan.

Bosgarrena.–Agintzea, hitzarmenak behin betiko onetsitakoan, horiek formaliza daitezela eskritura publikoan, herri-ondasunetan izandako aldaketak jaso eta inskriba daitezela jabetza erregistroan, eta izapidetu daitezela katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa.

Corellan, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2607184