57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko zenbait kide aldatzen dituena.

14/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Jesús Goiburu Imaz andrea izendatzen baita Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari atxikita dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

9E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Raquel Bujanda Perales andrea, Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko burua.

10E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita David Olmos Sancho jauna, Proiektu eta Obra Berezien Bulegoko burua.

11E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Virginia Ayechu Goñi andrea Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

12E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Itziar Sagasti Hermoso andrea, Plangintza Bulegoko burua.

13E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Itziar Sagasti Hermoso andrea izendatzen baita Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko buru bitarte baterako.

14E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Tania Sesma Goñi andrea izendatzen baita Plangintza Bulegoko buru bitarte baterako.

15E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez David Olmos Sancho jauna izendatzen baita Proiektu eta Obra Berezien Bulegoko buru bitarte baterako.

125E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita M.ª Jesús Goiburu Imaz andrea, Kotizazio Gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako Bestelako Neurrien Ataleko burua. Atal hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari atxikita dago.

29E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Edurne Izkue Mendi andrea izendatzen baita Atarien eta Esperientzia Digitalaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

30E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Cristina García Ustarroz andrea izendatzen baita Nafarroako Berrikuntzaren Behatokiaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori I+G+b Zerbitzuari atxikita dago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusian.

31E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Silvia Ayerra Eusa andrea izendatzen baita Farmazia Digitalizatzeko Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

39E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Rebeca Pascal Jaso andrea, Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.

40E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Rebeca Pascal Jaso andrea izendatzen baita Araubide Juridikoaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.

53E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Asier Ansorena Arraiza jauna izendatzen baita Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitateko buru bitarte baterako.

62E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Pilar Román Puerta andrea izendatzen baita Ingurumenaren Kontrolerako Bulegoko buru bitarte baterako.

63E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Jose Carlos Bajo López jauna izendatzen baita Hondakinen Ataleko buru bitarte baterako.

54/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

279E/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zenbait plaza huts esleitzen baitira, Laneko Medikuntzaren arloko fakultatibo espezialisten edo Laneko Medikuntzako mediku espezialisten lanpostukoak, merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen ondorioz, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko.

470E/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikitako osasun-langileen lanbide karrera ebaluatzeko batzordeak eratzen baitira, haien osaera ezartzen baita eta batzordekideak izendatzen baitira, alde batera utzita fakultatibo espezialisten, osasun arloko beste fakultatibo batzuen eta osasun arloko diplomadunen lanbide karrera.

500E/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, María Antonia Díaz de Cerio Ortigosa andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Los Arcosko OOLTko Laguntza Unitateko burua.

501E/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Diego Martínez Pinillos jauna izendatzen baita Lizarrako Osasun Barrutiko Los Arcosko OOLTko Laguntza Unitateko buru bitarte baterako.

708/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita David Ongay Ibáñez, Bularraldeko Kirurgiako arloko fakultatibo espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

764/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Javier León Granell jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, administrariaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

419/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nuria López Fernández andrea Sarrera eta Hornidura Unitateko arduradun izendatzen duena, bitarteko gisa.

420/2026 EBAZPENA, otsailaren 25koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Ana Isabel Martínez Fernández andrea Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko Ikasgelen eta Laborategien Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

421/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nuria López Fernández andrea Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko Kontrataziorako Bulegoko buruaren kargutik kentzen duena, hark hala eskatuta.

446/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Balbina Liberal Artaiz Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

404E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita arloko fakultatibo espezialisten 59 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako.

405E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita logopeden 2 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

406E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialisten 5 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako.

407E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita laneko erizaintzako erizain espezialisten 8 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako.

408E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 5 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

409E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita osasun hezitzaileen plaza huts bat betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

512E/2026 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Neurorradiologia Ataleko burutzari dagokion kalifikazio-epaimahaiaren osaera. Atal hori Erradiologia Zerbitzuari atxikita dago, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

2231E/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 42 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

539/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "EFA214/06 VINNEA".

540/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PID2023-151788OA-I00".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

6E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Erriberriko Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinaren araubidea aldatzeari buruzkoa, zehazki, Erriberriko hirigintzako araudi partikularraren 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluei dagokienez. Aldaketaren sustatzailea Nabadia ENSa (707 NA) da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroan egiten diren jaialdi eta lehiaketa zinematografikoak antolatzeko laguntzen deialdia (Generazinema, 2026ko jaialdiak). DDBN kodea: 887482.

6E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi hau: "Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, 2026". DDBN kodea: 885881.

7E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza-deialdi hau onesten duena: "Ediziorako laguntzak argitalpen-enpresa eta profesionalentzat, 2026". DDBN kodea: 885891.

8E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Ikus-entzunezkoen sektoreak jaialdietan, azoketan eta beste ekitaldi profesional batzuetan parte hartzeko laguntzak (Generazinema, 2026ko sustapena)" deialdia. DDBN kodea: 887481.

28E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "toki entitateei kulturako plan estrategikoak sortzeko laguntzak" izeneko dirulaguntzen deialdia. DDBN kodea: 890648.

483E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastua baimentzen baita ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdirako eta 2296/2018 Ebazpena aldatzen baita.

107/2026 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat jardunbide errestauratibo komunitarioen proiektuak sustatzeko 2026. urtean. DDBN kodea: 887594

525/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana. Haren bidez, "Santander X Spain Awards | Ekintzailetzako 2026ko Proiektu Unibertsitarioak" sarien deialdia onesten duen 2026ko otsailaren 25eko 417/2026 Ebazpenean hautemandako akatsa zuzentzen da.

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, 8/2026 Foru Aginduan. Horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitatean hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba.

72E/2026 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026ko martxoaren 17rako iragarritako greba dela-eta, baliabideen gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena.

49/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko onarpen prozesuaren egutegia eta ikasturteko egutegia.

53/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Hezkuntzako eta Lanbide heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berariazko sarrera-proben deialdia egiten baita 2026-2027 ikasturtean Nafarroan Diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak egiteko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako ofizial/mendizainen bi plaza betetzeko

IRUÑA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zoonosi-laguntzailearen 1 plaza. Deialdia bete gabe deklaratzea

TUTERA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin Albaitaritzako lizentziadunen lanpostuaren plaza huts bat (A mailakoa) Izendapena

VIANA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen (hilerria) plaza bat. Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea

ESA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako plaza bat

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen bi plaza betetzeko.

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen hiru plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda Epaimahaiaren behin betiko osaera. Probak egiteko eguna eta tokia

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Albaitaritzako klinika

KASEDA

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera. Zereala biltegiratzeko nabe berria eraikitzea

CASTEJÓN

Borondatez ordaintzeko epea, ibien tasetarako, 2026rako

OLTZA ZENDEA

Urbanizazio-proiektua Asiaingo UE-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

ENERITZ

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

ESTERIBAR

Aldaketa, Saigosko 29. poligonoko 192. lurzatian. Hasierako onespena

GALAR

Xehetasun-azterketa, Getze Galarko 4. poligonoko 99., 133. eta 163. lurzatietan. Behin betiko onespena

ITZA

Deialdia, kontzejuei dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena

Deialdia, 2026an kultura eta kirol jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, 2026an laguntzak emateko, nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan inbertsioak egiteko. Laburpena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lerruzko 4. poligonoko 38. lurzatian. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 460. lurzatian. Hasierako onespena

OTSAGABIA

Aldaketa arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

ORISOAIN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

IRUÑA

Deialdia, gizarte ekintzako 2026ko dirulaguntzena. Laburpena

SAN ADRIÁN

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, merkataritza, ostalaritza eta turismoa sustatzearekin zerikusia duten jarduerak antolatu ditzaten 2026an. Laburpena

TUTERA

Jendaurreko informazioa, Gardachalesko UI-9ko 1. sektoreko UE-1 urbanizatzeko proiektuarena

URZAINKI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 63. lurzatian. Behin betiko onespena

UTERGA

Borondatezko birpartzelazioa eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena UO-3 eta UO-4 unitateetan. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Gora jotzeko 25-02637 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

VALTIERRA

Aldaketa, Udal Planeko UE-18 exekuzio-unitateko jarduketa-sisteman. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera, Energía Inagotable de Kyoko SLk egina, Zaragozako, Nafarroako eta Arabako probintzietan 7 MW-eko potentzia instalatuko Kyoko haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegitura ezartzeko proiekturako, eta erabakitzen baita PEol-522.SEE/DGPEM/PEol-255 espedientea artxibatzea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bakaikuko bake epaile titularraren izendapena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ÚRIZ Y MONLEÓN SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA

Mikrokooperatiba desegitearen eta likidatzearen iragarkia

TAUPADAK ESPACIO SEXOLÓGICO GUNE SEXOLOGIKOA SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA

Mikrokooperatiba desegitearen eta likidatzearen iragarkia

REEDUCA CONDUCTIVA

Mikrokooperatiba desegitea