57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, merkataritza, ostalaritza eta turismoa sustatzearekin zerikusia duten jarduerak antolatu ditzaten 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 889899.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/889899).

Arlo honetan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat, San Adriango Udalak, osoko bilkuran, dirulaguntza-deialdi baten oinarriak onetsi ditu, merkataritzako eta turismoko jarduerak antola daitezen, merkataritza eta ostalaritzako irabazi-asmorik gabeko elkarteek herrian merkataritza eta turismoa bultzatze aldera antolatzen dituzten ekitaldiak diruz laguntzeko, baldin eta jarduerok lagungarri eta/edo osagarri suertatzen badira udal-eskumeneko jarduerekiko.

San Adrianen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2603192