1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
39E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Rebeca Pascal Jaso andrea, Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Rebeca Pascal Jaso andrea, Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuari atxikita dago, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2026ko otsailaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 24an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, María Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2603175