57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Udal Planeko UE-18 exekuzio-unitateko jarduketa-sisteman. Behin betiko onespena

Valtierrako Udaleko alkateak, otsailaren 24ko 071/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa bat Udal Planeko UE-18 exekuzio-unitateko jarduketa-sisteman; borondatezko birpartzelazioko jarduketa-sistemaren ordez, lankidetza-sistema erabiliko da.

Hasierako onespena 2025ko abenduaren 29ko osoko bilkuran erabaki zen, jendaurrean jarri zen 2026ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Valtierran, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2602994