6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ÚRIZ Y MONLEÓN SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA
Mikrokooperatiba desegitearen eta likidatzearen iragarkia
Uriz y Monleón sozietate mikrokooperatiboaren Batzar Nagusiak (IFKa: F-71350383), 2026ko otsailaren 27an egin bileran, aho batez erabaki du sozietatea desegitea eta likidatzea, bat etorriz urtarrilaren 22ko 2/2015 Foru Legean xedatutakoarekin (Lan Elkartuko Mikrokooperatibei buruzko Foru Legea) eta abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legean xedatutakoarekin (Nafarroako Kooperatibei buruzko Legea).
Ondorioz, jakitera ematen da Uriz y Monleón sozietate mikrokooperatiboak likidazio-prozesuari ekin diola, eta Artemis Uriz Vandendríes izendatu duela likidatzaile bakar (helbidea: Ariz doktorea 5, 2. solairua B, Iruña, Nafarroa). Kapital soziala eta funtsak bazkideen artean banatuko dira, dagokien proportzioan, galerak kendu eta legezko betebeharrei (halakorik balego) erantzun ondotik.
Hartzekodunek edo interes legitimoa dutenek likidatzailearengana jotzen ahalko dute, adierazitako helbidean, mikrokooperatiba desegitearekin eta likidatzearekin lotutako edozein erreklamazio edo kontsulta egiteko.
2026ko martxoaren 3an.–Artemis Uriz Vandendríes, Uriz y Monleón sozietate mikrokooperatiboaren likidatzaile bakarra.
Iragarkiaren kodea: P2604138