2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Borondatezko birpartzelazioa eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena UO-3 eta UO-4 unitateetan. Hasierako onespena
Utergako Udaleko alkate udalburuak, 0017 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio-proiektua eta hirigintza-hitzarmena UO-3 eta UO-4 unitateetarako. Sustatzailea da UO-3 eta UO-4ko Konpentsazio Batzordea.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Utergan, 2026ko martxoaren 3an–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2603618