57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen hiru plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda Epaimahaiaren behin betiko osaera. Probak egiteko eguna eta tokia

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du 2026ko otsailaren 26an:

Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat (deialdia, bete daitezen familia-langilearen hiru plaza, oposizio-lehiaketaren bidez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura; deialdia onetsi zen 2025eko urriaren 29ko ebazpen baten bidez, eta argitaratu zen 2025ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an),

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

–Onartutako izangaiak:

ALZUETA CASADO, MARIA

FLORES CHOQUE, MARGARITA

GASTON LEGAZ, NEREA

GONZÁLEZ ARENAL, ALEJANDRA

GONZÁLEZ CHAMORRO, SARA

HERNÁNDEZ LARA, MARIA PILAR

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ, PAOLA LISBETH

ORZANCO OJER, ANTONIA

OSES CARRASCO, IÑAKI

PALACIOS ITOIZ, JOSUNE

PÉREZ DE CIRIZA SANTESTEBAN, MARIA CARMEN

SAN MARTIN JURIO, LEYRE

SANZ SAN JUAN, HAIZEA

SOLA ARENAZ, GLORIA

Baztertutako izangaiak:

GURREA GOMEZ, PILAR (1)

Baztertzeko arrazoia (1): Ez du frogatu eskatutako titulazioren bat.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Aitor Sola Ochotea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Miguel Ángel Pérez Martínez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

Lehen epaimahaikidea: Ana Isabel Elarre Aznarez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Ana Isabel Garro Macaya, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Bigarren epaimahaikidea: Gaizka Huarte Irigoyen, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa: María Soledad Elarre Beltrán, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Hirugarren epaimahaikidea: María Paz Berlanga Pons, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaritza-organoak izendatutako ordezkaria.

Ordezkoa: Sonia Continente Toledo, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaritza-organoak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide idazkari titularra: Inés Carpintero Ruiz, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Sara Pérez Luqui, Urraulgoitiko eta Urraulbeitiko Udalen Batasuneko idazkaria.

3. Oposizioko probak egiteko datak honako hauek izanen dira:

Lehen proba: 2026ko apirilaren 11ko 09: 30ean, medikuen etxe ohian. San Vicente de Paúl plaza 2, 31400 Zangoza.

Bigarren proba: 2026ko apirilaren 11ko 11:00etan, medikuen etxe ohian. San Vicente de Paúl plaza 2, 31400 Zangoza.

Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian (www.comarcasanguesa.es).

5. Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2026ko otsailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2603246