1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
764/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Javier León Granell jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, administrariaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2955/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 42 plaza, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1865/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 26an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2881/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen bidezkoa zela izendatzea eta kontratatzea eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak; horrekin batera, epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, Javier León Granell jaunari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta egin denez lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Javier León Granell funtzionario izendatzea eta plantilla organikoan 36579 zenbakiarekin identifikatutako plaza esleitzea. Lanpostua Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2026ko otsailaren 12an hartu beharko du plazaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Plazaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2603735