57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko onarpen prozesuaren egutegia eta ikasturteko egutegia.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak III. kapituluan ezartzen duenez, A, B, C, D eta E graduetako eskaintzak modalitate presentzialean, erdipresentzialean, birtualean edo mistoan ematen ahalko dira. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, I. tituluko IV. kapituluan, Lanbide Heziketaren eskaintzaren modalitateak arautzen ditu, eta horien artean dago heziketa birtuala.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitatea ezartzen da, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketa garatzeko plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barruan.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Lanbide Heziketaren modalitate birtualean ikasleak onartzeko prozedura garatzeko, ebazpen bat eman behar da, onarpen prozesuaren egutegia eta ikasturteko egutegia ezarriko dituena.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak egin duen txostena, ikasteko ingurune birtualen bidez eta helduen ezaugarrietara egokituta, lanbide heziketako tituluak eskuratzeko heziketa eskaintza bat ezartzearen aldekoa, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2026-2027 ikasturtean, Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedurarako egutegia onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean dago.

2. 2026-2027 ikasturtean, Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloetarako egutegi orokorra onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 2an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA BIRTUALEAN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZESUKO EGUTEGIA

2026-2027 IKASTURTEA

PLAN ZAHARREKO IKASLEAK

Inskribatzeko eskaerak jasotzea

2026ko maiatzaren 26a eta 27a

Matrikulazio-egunak

2026ko maiatzaren 28a eta 29a

PLAN BERRIKO IKASLEAK

EPE ARRUNTA: LEHEN ALDIA

(orain dauden ikasleak)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2026ko ekainaren 2a

2026ko ekainaren 5a

Datuak Educan sartzeko azken eguna (ikastetxeak)

2026ko ekainaren 17a

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2026ko ekainaren 19a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2026ko ekainaren 22a

2026ko ekainaren 23a

(14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2026ko ekainaren 25a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2026ko ekainaren 26a

2026ko uztailaren 1a

(14:00ak arte)

LEHEN ALDIKO IKASPOSTU ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik lortu ez duten lehen aldiko onarpen zerrendetako ikasleentzat, 2026ko uztailaren 13an hasiko da ikaspostu hutsen esleipena.

Ikaspostu hutsak esleitzeko azken eguna 2026ko uztailaren 28a izanen da.

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA

(ikasle berriak)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Bigarren aldian eskaintzen diren ikaspostuen zerrenda argitaratzea

2026ko abuztuaren 25a

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2026ko irailaren 1a

2026ko irailaren 7a

Datuak Educan sartzeko azken eguna (ikastetxeak)

2026ko irailaren 17a

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2026ko irailaren 21a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2026ko irailaren 22a

2026ko irailaren 23a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2026ko irailaren 25a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2026ko irailaren 28a

2026ko urriaren 1a (14:00ak arte)

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik lortu ez duten onarpen zerrendetako ikasleentzat, onartutako pertsona guztien matrikulazioa amaitu ondoren hasiko da ikaspostu hutsen esleipena.

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak 2026ko deialdirako adierazitako egunetan

LP MODULUTIK ETA ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZATIK SALBUESTEKO ESKAERA

LP moduluan edo enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat soilik

2026ko irailaren 28a

2026ko azaroaren 16a

2027ko apirilaren 26a

2027ko maiatzaren 7a

DATA GARRANTZITSUAK

Informazio bilera

Ikastetxe bakoitzak zehaztu behar du,

2026ko urriaren 2tik 6ra bitarte

Klaseen hasiera eguna

2026ko urriaren 6a

Azken kalifikazioak emateko eguna

2027ko maiatzaren 26a

2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA BIRTUALAREN IKASTURTEKO EGUTEGIA

2026-2027 IKASTURTEA

1.–Ikasturteko egutegia.

1. Egutegi orokorra lotuko zaio Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak onesten dituen ebazpenari, zehazki, "Egutegia", "Eskolen hasiera eta bukaera" eta "Eskola-egunak" ataletan ezarritakoari, hurrengo oinarrietan aipatutako alderdietan izan ezik.

2. Ikasturtearen iraupena izanen da eskolak hasten diren egunetik bukatzen diren egunera arteko eskola-egunek egiten dutena.

3. Eskolak 2026ko urriaren 6an hasiko dira.

4. Eskolak 2027ko maiatzaren 24an bukatuko dira, eta maiatzaren 26a izanen da ikasleei azken kalifikazioak emateko azken eguna.

5. 2026ko urrian hasierako ebaluazioa eginen zaie ikasleei.

6. Ebaluazio partzialeko azken saioa egiteko azken eguna 2027ko maiatzaren 14a izanen da.

7. Azken ebaluazio partzialaren eta azken ebaluazioaren artean errekuperazio-programa garatuko da moduluren bat gainditu ez duten ikasleentzat.

8. Azken ebaluazioko saioa egiteko azken eguna 2027ko maiatzaren 25a izanen da.

9. Ebaluazio partzialeko azken saioaren eta azken ebaluazioko saioaren artean, abenduaren 4ko 121/2020 Ebazpenaren 23. puntuan ezartzen denez, 14 egun igaro behar dira, eta ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera, gutxienez 10 egun natural.

Iragarkiaren kodea: F2603616