57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Jesús Goiburu Imaz andrea izendatzen baita Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari atxikita dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bulegoetako burutzen bitarte baterako izendapena, aipatzen dituen txostenak egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Jesús Goiburu Imaz andrea izendatzea Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru bitarte baterako, 2026ko martxoaren 5etik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari atxikita dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2603542