2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Gora jotzeko 25-02637 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
Honen bidez, aditzera ematen da gora jotzeko 25-02637 errekurtsoa jarri duela Itziar Martínez Berroguik Nafarroako Administrazio Auzitegian, Udaleko Osoko Bilkuraren 2025eko urriaren 29ko erabaki baten kontra; haren bidez behin betiko onetsi zen aldaketa bat egitea 2025eko plantilla organikoan (2025eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an).
Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, errekurtsogileen uziei kontra egin nahi badiete.
Sarrigurenen, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2603575