57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Raquel Bujanda Perales andrea, Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Raquel Bujanda Perales andrea, Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko burua. Atal hori Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikita dago. 2026ko otsailaren 25a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru-agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2603424