2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldaketa, Saigosko 29. poligonoko 192. lurzatian. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea determinazio egituratzaileen eta xehatuen aldaketa bat Esteribarko arau subsidiarioetan, Saigosko 29. poligonoko 192. lurzatian, Ignacio Azcarate Seminario arkitektoak sinatua, aldatzeko Saigosko 29. oligonoko 192. lurzatiaren zati baten sailkapena, lurzoru urbanizaezinetik hiri-lurzorura.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Esteribarren, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2603503