57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lerruzko 4. poligonoko 38. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Lerruzko (Lizoainibar-Arriasgoiti) 1. poligonoko 38. lurzatian, María Isabel Esquiroz Ayesak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bihurtuko da automatikoki.

Lizoainen, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2603587