1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
279E/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zenbait plaza huts esleitzen baitira, Laneko Medikuntzaren arloko fakultatibo espezialisten edo Laneko Medikuntzako mediku espezialisten lanpostukoak, merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen ondorioz, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 663E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 105 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 10eko 2926E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio-epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako plaza huts hauek esleitzea, Laneko Medikuntzaren arloko fakultatibo espezialisten (AFE) edo Laneko Medikuntzako mediku espezialisten lanpostukoak, merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen ondorioz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko, zerrenda honetako izangaiei:
–Barne-lekualdatzea:
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | LANPOSTUA |
ARRARAS ZABALZA, RAQUEL | 73193 | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | Laneko Medikuntzako AFEa/albokoa |
PASCUAL OSINAGA, IGNACIO | 73194 | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | Laneko Medikuntzako AFEa/albokoa |
SAGARDOY RODRIGO, SUSANA | 40021 | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA | Laneko Medikuntzako mediku espezialista |
2. Izendatutako lehiakideek 2026ko apirilaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2602607