1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
512E/2026 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Neurorradiologia Ataleko burutzari dagokion kalifikazio-epaimahaiaren osaera. Atal hori Erradiologia Zerbitzuari atxikita dago, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 1310E/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen horren I. eranskinean zerrendatutako laguntza-zerbitzuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpenaren II. eranskinean, kalifikazio-epaimahaiak izendatu ziren.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Neurorradiologia Ataleko burutzari dagokion kalifikazio-epaimahaiaren osaera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatutako kideak aldatu baitira. Atal hori Erradiologia Zerbitzuari atxikita dago, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
–Epaimahaikide titularra: María Rosa Cozcolluela Cabrejas andrearen ordez, Saioa Solchaga Álvarez andrea arituko da, arloko fakultatibo espezialista baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuan. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen batzordeak izendatu du.
–Epaimahaikide ordezkoa: Iñigo Insausti Gorbea jaunaren ordez, Rebeca Bermejo Garcés andrea arituko da, arloko fakultatibo espezialista baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiologia Zerbitzuan. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen batzordeak izendatu du.
2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2603608