1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
13E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Itziar Sagasti Hermoso andrea izendatzen baita Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko buru bitarte baterako.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak txosten hori eman du.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Itziar Sagasti Hermoso andrea izendatzea Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko buru, 2026ko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikita dago.
2. Foru-agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 1ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2603428