1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
6E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Erriberriko Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinaren araubidea aldatzeari buruzkoa, zehazki, Erriberriko hirigintzako araudi partikularraren 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluei dagokienez. Aldaketaren sustatzailea Nabadia ENSa (707 NA) da.
Erriberriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Erriberriko Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzaile bat egitea, lurzoru urbanizaezinaren araubidea aldatu dadin. Nabadia ENSa (707 NA) da aldaketaren sustatzailea.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 425E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Nabadia ENSak (707 NA) sustatutako proiektu honi buruz: "Erriberriko Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzea, hirigintzako araudi partikularraren 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluak"; ingurumen ukipenik eragiten ez zuela adierazi zen.
Ebazpen hori 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Erriberriko Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinaren araubidea aldatzeari buruzkoa, zehazki, Erriberriko hirigintzako araudi partikularraren 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluei dagokienez. Aldaketaren sustatzailea Nabadia ENSa (707 NA) da.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Erriberriko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 19an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2602826