2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URZAINKI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 63. lurzatian. Behin betiko onespena
Urzainkiko 3. poligonoko 63. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean.
Jendaurreko aldian ez denez alegaziorik aurkeztu, Urzainkiko Udalak, 2026ko otsailaren 27an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia. Hori guztia, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urzainkin, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Tomás Urzainqui Mina.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2604081