57. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

525/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana. Haren bidez, "Santander X Spain Awards | Ekintzailetzako 2026ko Proiektu Unibertsitarioak" sarien deialdia onesten duen 2026ko otsailaren 25eko 417/2026 Ebazpenean hautemandako akatsa zuzentzen da.

2026ko otsailaren 25ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 417/2026 Ebazpena, 2026ko otsailaren 25ekoa eta Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana, zeinaren bidez onesten baita "Santander X Spain Awards | Ekintzailetzako 2026ko Proiektu Unibertsitarioak" sarien deialdia.

Akats bat hauteman da deialdi horretako oinarrietan, hain zuzen ere errekurtsoei buruzko oinarrian; izan ere, oinarri hori 11. oinarri gisa azaltzen da deialdian, baina, berez, 13.a behar du izan. Beraz, bidezkoa da hura zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Ikusirik Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruak egindako txosten-proposamena.

Errektoretza-taldearen egitura orokorra eta eginkizunak onesten dituen 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak delegatu dizkidan eskudantziak erabiliz -ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2025eko otsailaren 25eko 351/2025 Ebazpenaren, 2025eko maiatzaren 26ko 1026/2025 Ebazpenaren eta 2025eko ekainaren 4ko 1101/2025 Ebazpenaren bidez aldatu zen-,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea deialdiko "Errekurtsoak" oinarrian hautemandako akatsa; izan ere, 11. oinarri gisa azaltzen da deialdian, baina, berez, 13.a behar du izan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Kontabilitate Atalari eta Barne Kontrolerako Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara daitezela agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Mónica Cortiñas Ugalde, Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea.

Iragarkiaren kodea: F2604129